Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2011ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Euskal Herriko Unibertsitatea
5839

PROZEDURA IREKIA, IKT gerenteordetzak ezarri behar duen single sign on eta identitate kudeaketa sistemaren euskarri eta mantentzea esleitzeko zerbitzua kontratatzeko (48/11 PI).

1.- Kontratua eskaintzen duena.

a) Erakundea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Campusa. E; 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa: 94 601 20 01, faxa: 94 601 33 30.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.

2.- Kontratuaren gaia.

a) Deskribapena: goian adierazitakoa.

b) Zenbat halako: ikusi preskripzio teknikoak.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Emateko lekua: ikusi preskripzio teknikoak.

e) Emateko epea: ikusi preskripzio teknikoak.

3.- Tramitazioa, prozedura eta era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait balorazio irizpideen araberako esleipena.

4.- Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 92.850 euro, BEZ barne.

5.- Behin-behineko bermea: ez.

6.- Dokumentuak eta argibideak.

a) Helbidea: ikusi 1.a eta 1.b.

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2011ko abenduaren 19ra arte.

7.- Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi oinarrien orriak.

8.- Eskaintzak aurkezteko.

a) Azken eguna: 2011ko abenduaren 19ko 10:00ak arte.

b) Dokumentazioa: ikusi oinarrien orriak.

c) Lekua: Eusko Jaurlaritzaren lizitazio elektronikoaren plataforman: www.contratacion.euskadi.net.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: bi hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ez.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea eta lekua: http://ehutb.ehu.es/es/directo/9.html.

b) Eguna: 2011ko abenduaren 27an irizpide subjektiboei buruzko informazioa dakarten gutun-azalak irekiko dira jendaurrean, gero, UPV/EHUren kontratatzailearen profilean argitaratuko da (www.contratacion.ehu.es) eta posta elektronikoz jakinaraziko zaie lizitatzaileei Kontratazio Mahaiak hurrengo bilera noiz egingo duen eta, bertan, automatikoki ebalua daitezkeen irizpideei buruzko informazioa dakarten gutun-azalak zabalduko dira.

c) Ordua: 11:00etan.

10.- Iragarkiaren gastuak: kontratua eskuratzen dutenen kontu.

11.- Interneteko helbidea: www.contratacion.ehu.es.

Leioa, 2011ko urriaren 21a.

UPV/EHUko 2011ko otsailaren 25eko Ebazpenaz egindako eskuordetzeaz sinatua.

Gerentea,

XABIER AIZPURUA TELLERÍA.


Azterketa dokumentala