Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2011ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
5833

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 489/10 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 489/10, ezkontzaz kanpoko seme-alabenganako neurriak.

Demandatzailea: Judith Parada Morales.

Abokatua: Maria Pilar de Julian Pardo.

Prokuradorea: Alfonso Jose Bartau Rojas.

Demandatua: John Freddy Torres Amador.

Gaia: KZ, IV-VII tit.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2011ko ekainaren 2an. Hau dio xedapen-zatiak eta epaitzak:

277/11 EPAIA

Epailea: Francisco Benito Alonso jauna.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamaikako ekainaren bia.

Alderdi demandatzailea: Judith Parada Morales.

Abokatua: Maria Pilar de Julian Pardo.

Prokuradorea: Alfonso Jose Bartau Rojas.

Alderdi demandatua: Jhohn Freddy Torres Amador.

Judizioaren gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanei buruzko neurriak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut -aurrerago adieraziko den eran- Alfonso Jose Bartau Rojas prokuradoreak Judith Parada Moralesen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Jhon Freddy Torres Amadorren aurkakoa. Hori dela-eta, behin betiko neurri hauek hartu behar ditut (neurri horiek ordeztu egingo dituzte aurrez erabakitakoak):

Lehenengoa.- Judith Parada Moralesi ematen zaio 2009-11-26an jaioa den XXXXX-ren zaintza eta jagoletza, eta berak baino ez du izango haren guraso-ahala. Ez da ezarri inolako bisita-erregimenik aitaren alde.

Bigarrena.- John Fredy Torres Amadorrek XXXXX alabaren elikagaietarako eman beharreko diru-zenbatekoa izango da diru-sarrera guztiei ehuneko 20 aplikatzearen ondoriozkoa; eta, gutxienez, 100 eurokoa izango da. Diru-kopuru hori urtero eguneratuko da, ebazpen honen eguna erreferentzia hartuta, INE Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratzen duen KPIk izandako aldakuntzen arabera.

Hirugarrena.- Adingabeak izaten dituen ezohiko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte erdi bana.

Auzialdi honetako kostuei dagokienez, ez da berariazko erabakirik hartu.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jhon Freddy Torres Amador demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko ekainaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala