Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2011ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
5832

EDIKTUA, abintestato-jaraunsleak deklaratzeko 1/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Palmira Martínez Alonso andrea, Bilbao (Bizkaia) Lehen Auzialdiko Epaitegiko idazkaria.

Jakinarazten dut: epaitegi honetan 1/11 espedientea bideratu da abintestato-jaraunsleak deklaratzeko. Manuel Rodriguez Folgoso jauna testamenturik egin gabe hil zen, Bilbon, 2010eko ekainaren 20an. Hori dela-eta, jaraunsleak deklaratzeko eskatu du Bilboko Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiak, guardiako eginkizunetan jardunez. Gaur hartu den ebazpenean erabaki da jaraunspena eskatzen dutenen adinako eskubidea edo hobea dutela uste dutenei dei egitea, epaitegi honetan ager daitezen jaraunspena erreklamatzeko, hil biko epean, ediktu hau argitaratzen den egunetik aurrera. Ohartarazten zaie, bestalde, jaraunspena bere horretan geldituko dela egiaztatzerik ez badute.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko urriaren 11.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala