Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2011ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
5830

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1447/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 1447/10 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Autonervion SA.

Abokatua: Roberto Javier Fernandez Fernandez.

Prokuradorea: Jesus Maria Martinez Rivero.

Demandatua: Intercon Construcciones y Contratas SL.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, 2011ko apirilaren 27an epaia eman zen, eta honakoa da epaitza:

EPAITZA

Intercon Construcciones y Contratas SL baltzuaren aurka, Autonervión SAren izenean eta ordez Martínez prokuradoreak aurkeztutako demanda baiesten da, eta

1.- Auzi-jartzaileari 1.271,31 euro ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

2.- Eta auzi-jartzaileari honakoak pagatzera ere kondenatzen da demandatua: aipatu zenbatekoaren legezko interesak, demanda aurkeztu zenetik ebazpen honen egunera artekoak; egun horretatik hara ordainketa guztiz egin arte legezko interesa bi puntutan gehituko da (Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikulua).

3.- Demandatuari prozesuko kostuak ordaindu beharra ezartzen zaio.

Intercon Construcciones y Contratas, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2011ko maiatzaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala