Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2011ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5828

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 14koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, Etengabeko Ikaskuntzako programari dagozkion proiektuak (Leonardo da Vinci eta Erasmus azpiproiektuak) antolatzeko eta garatzeko diru-laguntzak emateko dena.

2011ko abuztuaren 1eko Aginduak, (2011ko irailaren 5eko EHAA), Europako Etengabeko Ikaskuntzako programari dagozkion proiektuak Erasmus eta Leonardo azpiprogramei lotuak) antolatzeko eta garatzeko diru-laguntzak emateko prozedura eta irizpideak arautu eta ezartzen ditu.

Eskabide-espedienteak aztertuta, honakoa

EBATZI DUT:

1. artikulua.- I. eranskinean aipatzen diren entitateei diru-laguntzak ematea, adierazten diren proiektuak antolatu eta burutzeko; ondoan diru-laguntzen zenbatekoak ere ageri dira.

2. artikulua.- Ondoren zehazten den proiektuari diru-laguntza ukatzea, epez kanpo aurkeztua izan baita.

BBK Fundazioa

ES/10/LLP-LdV/PLM/150083 - Martxan VII

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 14a.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,

JOSÉ CARLOS CRESPO VELASCO.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala