Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2011ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5827

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 8koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinen bidez ebazten baitira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko ekainaren 1eko Aginduaren bidez deitutako diru-laguntzen lehen, bigarren eta hirugarren berritzeak. Agindu horren bidez, 2011-2012 ikasturtean dei egiten da ikertzaileen prestakuntza- eta hobekuntza-programetarako diru-laguntzak berritzeko eta laguntza berriak emateko, eta laguntza horiek arautzen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko ekainaren 1eko Aginduak 2011-2012 ikasturtean ikertzaileen prestakuntza- eta hobekuntza-programetarako diru-laguntza berriak eman eta diru-laguntza horiek berritzeko prozesua arautu eta deitzen zuen. Agindu horretan xedatutakoaren arabera, ikertzaileen prestakuntza-programaren barruan hasieran eman diren diru-laguntzak berrituko dira: AE, AK, B eta DKR modalitateetan 2010-2011 ikasturtean; AE, AK, B eta DKR modalitateetan 2009-2010 ikasturtean; eta AE eta AK modalitateetan, ordea, 2008-2009 ikasturtean.

Berritzeko eskaeren ebaluazioa eta Selekzio Batzordeak helarazitako proposamena kontuan hartuta, 2011ko ekainaren 1eko Aginduak, 2011-2012 ikasturtean ikertzaileen prestakuntza- eta hobekuntza-programetarako diru-laguntza berriak eta horien berriz ematea deitzen dituenak, xedatutakoa betez, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- I. eranskinean agertzen diren AE, AK, B eta DKR modalitateen onuradunei ematea ikertzaileen prestakuntza eta hobekuntzarako 2011-2012 ikasturteko diru-laguntzen lehen berritzea. AE eta B modalitateetan prestakuntza-fasean ari den ikertzaileak bekaren egoera juridikoan jarraituko du, AK modalitatean prestakuntza-fasean ari den ikertzaileak bekaren egoera juridikoan jarraituko du eta hobekuntza-fasean ari den ikertzaile doktoreak langilearen egoera juridikoan jarraituko du. Modalitate guztiak 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin berrituko dira.

Bigarrena.- Berritzeen diru-laguntzak ematea I. eranskinean agertzen diren hobekuntza-faseko ikertzailearen aplikazio-zentroei, DKR modalitatean, kontratuak finantzatzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko ekainaren 1eko Aginduak, 2011-2012 ikasturtean ikertzaileen prestakuntza- eta hobekuntza-programetarako diru-laguntzak eman eta beraiek berritzeko prozesua arautu eta deitzen duenak, xedatutako ezaugarri eta kopuruen arabera. Kontratu horiek 2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldia hartuko dute.

Hirugarrena.- 2011-2012 ikasturtean ikertzailearen prestakuntza eta hobekuntzarako diru-laguntzen bigarren berritzea ematea II. eranskinean agertzen diren AE, AK, B eta DKR modalitateetako onuradun guztiei. Prestakuntza-fasean ari den AE eta B modalitateetako ikertzailea bekaren egoera juridikotik kontratuaren egoera juridikora pasako da. Prestakuntza-fasean ari den AK modalitateko pertsonalak bekaren egoera juridikoan jarraituko du eta hobekuntza-fasean ari diren ikertzaile doktoreek langilearen egoera juridikoan jarraituko dute. Modalitate guztiak 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin berrituko dira.

Laugarrena.- Berritzeen diru-laguntzak ematea prestakuntza-faseko AE eta B modalitateetako ikertzailearen eta hobekuntza-faseko DKR modalitateko ikertzailearen aplikazio-zentroei, II. eranskinean agertzen direnei, kontratuak finantzatzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko ekainaren 1eko Aginduak, 2011-2012 ikasturtean ikertzailearen prestakuntza- eta hobekuntza-programetarako diru-laguntza berriak eta berorien berritzeak arautu eta deitzen dituenak, xedatutako ezaugarri eta zenbatekoen arabera. Kontratu horiek 2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldia hartuko dute.

Bosgarrena.- AE eta AK modalitateen onuradun guztiei, III. eranskinean agertzen direnei, ematea 2011-2012 ikasturtean ikertzailearen prestakuntza eta hobekuntzarako diru-laguntzen hirugarren berritzea. Prestakuntza-fasean ari den AE modalitateko ikertzaileak praktiketako kontratuaren egoera juridikoan jarraituko du eta prestakuntza-fasean ari den AK modalitateko ikertzaileak bekaren egoera juridikoan jarraituko du. Modalitate guztiak 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin berrituko dira.

Seigarrena.- Berritzeen diru-laguntzak ematea prestakuntza-faseko AE modalitateko ikertzailearen aplikazio-zentroei, III. eranskinean agertzen direnei, kontratuak finantzatzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko ekainaren 1eko Aginduak, 2011-2012 ikasturtean ikertzaileen prestakuntza- eta hobekuntza-programetarako diru-laguntza berriak eta berritzeak arautu eta deitzen dituenak, xedatutako ezaugarri eta zenbatekoen arabera. Kontratu horiek 2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldia hartuko dute.

Zazpigarrena.- Berritze horien diru-laguntzak ordaintzea xedapen honen bigarren, laugarren eta seigarren ataletan aurreikusten diren aplikazio-zentroei, ekainaren 1eko Aginduak zehazten duen legez eta, betiere, kontratuaren, edo haren zabaltzearen, kopia Politika Zientifikoko Zuzendaritzan jaso bada eta, zentro horien aldetik, haien zerga-eginbeharrak bete izana, Ogasun eta Administrazio Publikoetako sailburuaren 2006ko ekainaren 19ko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren konturako diru-laguntzen onuradunen zerga-eginbeharrak bete izana egiaztatzeari buruzkoak, xedatutakoaren arabera, Gizarte Segurantzarekin dituzten eginbeharrak bete izana eta itzultzea dela-eta derrigorrean egin beharreko ordainketak ordaindu izana egiaztatzen bada.

Zortzigarrena.- 2011ko ekainaren 1eko Aginduak xedatutakoaren arabera erabakiko dira diru-laguntza horien zenbatekoa, iraupena eta jasotzeko gainontzeko baldintzak.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta haren kontra, interesatuek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote, hilabeteko epean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web-orrian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 8a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

PEDRO LUIS ARIAS ERGUETA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala