Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2011ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
5826

1708/2011 EBAZPENA, urriaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Amaia Iturrieta Murguiondo andrea, berak eskatuta, Debagoieneko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzeko dena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 33/2011 Ebazpenaren bidez, Amaia Iturrieta Murguiondo andrea izendatu zen Debagoieneko Ospitalearen Erizaintzako zuzendari.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Amaia Iturrieta Murguiondo andrea Debagoieneko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egin duen lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.- Ebazpen honek 2011ko urriaren 31tik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.- Ebazpen hau interesdunari, Debagoieneko Ospitaleari eta Arabako Unibertsitate Ospitaleari jakinaraztea.

Laugarrena.- Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 31.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala