Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2011ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
5825

1707/2011 EBAZPENA, urriaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Lourdes Ramírez Samaniego andrea Santiago Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzen dela aditzera emateko dena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 1134/2007 Ebazpenaren bitartez, M.ª Lourdes Ramírez Samaniego andrea Santiago Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- M.ª Lourdes Ramírez Samaniego andrea Santiago Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.- Ebazpen honek 2011ko urriaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.- Ebazpen hau interesatuari eta Arabako Unibertsitate Ospitaleari jakinaraztea.

Laugarrena.- Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 31.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala