Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2011ko azaroaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
5406

EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, ELK-2011-20-0009 espedienteari buruzkoa.

María Dolores García García andreak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Elkartean (Desgaitasun Fisikoko Pertsonen Konfederazioa) elkarteari ezin izan zaio jakinarazi Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariaren 2011ko ekainaren 27ko Ebazpena, zeinen bidez ebatzi egiten baitira honako deialdian aurkeztutako eskabideak: Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2011ko urtarrilaren 3ko Aginduaz egindakoa, parte-hartze sozialean elkarteen eta boluntariotzaren eginkizuna sendotzeko dena. Izan ere, agindu horren bitartez, 2011. urteari dagokionez, abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten da; dekretu horren bitartez arautu egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko parte-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektorearen jarduerak sustatzeko diru-laguntzak.

Aipatutako ebazpenen testu osoa eskuragarri dute interesdunek Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horrek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan agindutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 21a.

Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,

MARÍA DOLORES GARCÍA GARCÍA.


Azterketa dokumentala