Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2011ko azaroaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Justizia eta Herri Administrazio Saila
5403

IRAGARKIA, Funtzio Publikoko zuzendariaren 2011ko abuztuaren 3ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, M.ª Paz Beaumont Aparicio andrearen aldizkako lan-kontratu mugagabea bertan behera geratu dela deklaratzen da, deialdiaren ondorioetarako.

2011ko abuztuaren 3an, Funtzio Publikoko zuzendariak ebazpen bat eman zuen, M.ª Paz Beaumont Aparicio andrearen aldizkako lan-kontratu mugagabea bertan behera geratzen zela deklaratzen zuena, deialdiaren ondorioetarako.

Aipatutako ebazpena ezin izan denez jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazioen Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Oharrak:

1.- Ebazpen horren aurka, lan-auzibidera jo aurretik, erreklamazioa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

2.- Interesdunak Funtzio Publikoaren Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, 01010, Vitoria-Gasteiz) eskuragarri dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa. Alabaina, bulego horretara bertaratu arren, ez dira etengo ezta oztopatutako ere aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2011 urriaren 13a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

M.ª LUISA CUESTA ARANDILLA.


Azterketa dokumentala