Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2011ko azaroaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
5391

EDIKTUA, apelazio-errekurtso arruntari buruzko 292/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 5. Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazioa, 292/11 prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Javier Baranda Santamaria.

Abokatua: Ignacio Barredo Presa.

Prokuradorea: Silvia Palacio Orejas.

Alderdi errekurritua: Sabor Latino SLU frankizia latinoamerikarra eta Wladimir Martins de Oliveira Apriglio.

Gaia: judizio arrunta.

Errekurtso horretan epaia eman da. Hau dio epaitzak: «Ezetsi egin dugu Javier Baranda Santamaríaren ordezkariak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 979/04 zenbakiko judizio arruntaren gainean hartutako epaiaren aurkakoa. Epai hori Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratu epaileak hartu zuen, 2011ko martxoaren 31n. Errekurtsoa ezetsi dugunez, sendetsi egiten dugu aipatutako ebazpena, eta bigarren auzialdi honetan sortutako kostuak apelatzaileari ezartzen dizkiogu.

Errekurritzeko egindako gordailua galdu egiten du.

Idazkari judizialak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien gordailu-kontura.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri».

Wladimir Martins de Oliveira Apriglio demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko irailaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala