Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2011ko azaroaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
5387

EBAZPENA, 2011ko uztailaren 26koa, Ingurumeneko sailburuordearena, ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena egiten duena eta ingurumen-baimen integratua ematen duena, Fudike SLk Gipuzkoako Ibarrako udal-mugartean sustatutako burdina-metalen galdaketako instalazio baterako.

AURREKARIAK

2010eko irailaren 2an, Fudike SLk Ibarrako udal-mugartean burdina-metalen galdaketako instalazio batek daukan ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedura izapidetzen hasteko eskatu zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak zein proiektuen ingurumen-inpaktuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera.

2010eko irailaren 7an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak zenbait erakunderi txostena egiteko eskatu zien, ingurumen-inpaktuari buruzko azterlanaren zabaltasuna eta xehetasun-maila zehazteko. Zehazki, irizpena eskatu zaie honako erakunde hauei: Osasun Sailari, Kultura Sailari, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzari, Ingurumenaren Plangintzaren Zuzendaritzari eta Uraren Euskal Agentziari (horiek guztiak Eusko Jaurlaritzako erakundeak); Kulturako Zuzendaritza Nagusiari eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari (biak Gipuzkoako Foru Aldundiko zuzendaritza nagusiak) Gipuzkoako Ur Kontsortzioari, Tolosaldeko Apattaerreka Industria Lurra SAri, Leaburuko Udalari eta Ibarrako Udalari.

2010eko urriaren 20an, Fudike SLk ingurumen-baimen integratua eman ziezaioten eskatu zuen Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren aurrean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, burdina-metalen galdaketako instalazio baterako, Ibarrako udal-mugartean. Eskaerarekin batera honako dokumentazio teknikoa aurkeztu zuen:

● Ingurumen-baimen integratua lortzeko proiektua. Fudike SLU.

2010eko azaroaren 8an, Ibarrako Udalak hirigintza arloko aldeko txostena erantsi zuen.

2010eko azaroaren 19an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostena egin zuen, ingurumen-inpaktuari buruzko azterlanaren zabaltasuna eta xehetasun-maila zehazteko.

2011ko urtarrilaren 14an eta martxoaren 17an, ingurumenaren ardura duen organoak eskatu zion sustatzaileari beste agiri batzuk aurkez zitzala; horrenbestez, espedientea 2010eko uztailaren 19an osatu zen.

Beharrezko agiri guztiak aurkeztutakoan, Ingurumeneko sailburuordearen 2011ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez erabaki da jendaurrean jartzea, 30 egun balioduneko aldian SLk sustatutako proiektua, ingurumen-inpaktuari buruzko azterlanarekin batera, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen, 2011ko apirilaren 15ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu aurretik. Era berean, dagokion iragarkia ezarriko da Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan, 2011ko maiatzaren 8an, eta aldameneko bizilagunei banan-banan egingo zaie dagokien jakinarazpena. Halaber, formatu elektronikoan zegoen espedientearen oinarrizko dokumentazioa herritarren esku jarri zen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web orrian.

Jendaurreko informazioaren izapidea bete ondoren, alegaziorik ez zela aurkeztu egiaztatu zen.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, 2011ko maiatzaren 31n, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostena eskatu zien honako erakunde hauei: Ibarrako Udalari, Leaburuko Udalari; Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Nagusiari eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari Osasun Sailari; Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzari, Ingurumenaren Plangintzaren Zuzendaritzari, Kultura Ondarearen Zuzendaritzari eta Osasun Sailari, eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioari, Tolosaldeko Apattaerreka Industria Lurra SAri eta Uraren Euskal Agentziari. Eskaera horren emaitza espedientean ageri da.

2011ko uztailaren 13an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Fudike SLren esku utzi zen, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak egindako Ebazpen Proposamenaren zirriborroa erantsita.

2011ko uztailaren 20an, Fudike SLk idatzi bat bidali zuen, adierazteko onartzen zuela Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak bidali zion ebazpen-proposamenaren lehen idatzaldiaren edukia, eta gehienezko isurketa-bolumenak aldatzea eskatu zuen, enpresa horrek berak aurretik oker emandako datu batzuk zuzentzeko.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, Lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitzea eta kontrolatzea, kutsadura prebenitzeko eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriz; helburua da ingurumen guztia ongi babestea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, baimen honetan sartzen dira, 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatu ez arren, lege horren aplikazio-eremukoak diren jardueren instalazioetan gauzatzen diren eta jarduera horrekin zerikusi teknikoa duten ekoizpen-elementu eta -linea guztiak.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumen-baimen integratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen horren oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplika daitekeen instalazio guztietan arau hori betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten herri-administrazio guztien artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Fudike SLren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: saneamendu-sistema integralera isurketak egiteko baimena, hondakinak sortzekoa, saneamendu-sare nagusira isurtzekoa, atmosferara isurtzekoa eta, ingurumen-arloko beste zehaztapen batzuen artean, lurzoruaren kutsadura prebenitzeari eta zuzentzeari dagozkion baimenak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak eginez.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoarekin bat, ingurumen-baimen integratua emateko prozedurak jarduera sailkatuen udal-baimena emateko prozedura ordeztuko du, udal-agintarien behin betiko ebazpenean izan ezik. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua, hala badagokio, loteslea izango da udal-agintarientzat, lizentziak ukatzea edo neurri zuzentzaileak ezartzea baldin badakar, bai eta 16/2002 Legearen 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdietarako ere. Aipatutako 29. artikuluan adierazten da aurrez xedatutakoak ez diela kalterik egiten jarduera sailkatuei buruzko arau autonomiko aplikagarriei, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, jarduera sailkatuen araubidea Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean araututa dago. Aipatutako aginduak aplikatuz, Fudike SLri dagokion ingurumen-baimen integratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean ezarritako izapideak; horrez gain, honako erakunde hauen txostenak erantsi dira (espedientean ageri da txosten horien emaitza): Ibarrako Udala, Leaburuko Udala; Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Nagusiari eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusia; Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza, Ingurumenaren Plangintzaren Zuzendaritza, Kultura Ondarearen Zuzendaritza eta Osasun Saila, eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioa, Tolosaldeko Apattaerreka Industria Lurra, S.A. eta Uraren Euskal Agentzia.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 41. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-inpaktuari buruzko ebaluazioaren prozedura bete behar dute nahitaez, Legearen 1. eranskinean jasota egonik, Euskal Autonomia Erkidegoan egin nahi diren plan eta proiektu publiko zein pribatuek. Prozedura hori ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpenarekin amaitzen da, eta adierazpen hori beharrezkoa da aipatutako proiektuak gauzatzeko edo baimentzeko administrazio-ebazpena eman ahal izateko.

Era berean, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 11.4 artikuluan xedatutakoa betez, autonomia-erkidegoek beharrezkoa dena xedatuko dute, ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako jarduerak eta araudi autonomikoan ingurumen-inpaktua ebaluatzeko ezarritako beste figura batzuk ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran sartu ahal izateko, hala eska badaiteke eta autonomia-erkidegoak badu horretarako eskumena.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legeko aginduak betez, ingurumen-organoak neurriak hartu ditu ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduerak ingurumen-baimen integratuaren prozeduran txertatzeko. Alde horretatik, aipaturiko prozedura horren izapideetan, batera hartu dira kontuan proiektuak izan ditzakeen eraginak, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko araudiaren ikuspegitik eta uztailaren 1eko 16/2002 Legean jasotako gainerako ingurumen-manuen ikuspegitik zehaztearren proiektuaren bideragarritasuna. Bateratze hori ikus daiteke, halaber, ingurumen-baimen integratua emateko ebazpen-proposamenaren aurreko proiektuaren balorazio orokorrean. Proposamenean bezala, ebazpen honetan ere sartuta dago ingurumen-inpaktua ebaluatzeko aipatutako prozesuaren emaitza. Horretarako, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten du lehenengo idatzi-zatian, aldeko irizpenarekin, eta aukeratutako kokapenean proiektua bideragarria dela aipatzen du, ingurumen-ondorioetarako soilik; proiektua zer baldintzatan gauzatu behar den ere ezartzen du, eta baldintza horiek koherenteak dira uztailaren 1eko 16/2002 Legea aplikatuz proiektuari ezarriko zaizkion neurri zuzentzaileekin.

Azkenik, instalazioak gehienez isuri ditzakeen substantzia kutsagarrien emisioko muga-balioak ezartzeko, eta, ingurumena ahalik eta gehien babeste aldera, instalazioa ustiatzeko beste baldintza batzuk ezartzeko, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira eskura diren teknika onenak nahiz sektoreko legeria aplikagarriak ezarritako neurriak eta baldintzak. Bereziki, Europako Batzordearen BREF agiri hauen edukiak hartu dira kontuan: «Reference Document on Best Available Techniques in the Smitheries and Foundries Industry», 2005eko maiatzekoa; «Reference Document on Best Available Techniques on Emissions from Storage», 2005eko urtarrilekoa, eta «Reference Document on Bests Available Techniques to Industrial Cooling Systems», 2003ko uztailekoa.

Espedientean eragina duten txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena sinatu zen, eta horri, Fudike SLk sustatutako proiektuari aplikagarri zaizkion baldintzak gehitu zitzaizkion.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren arabera, organo honek eskumena du ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena egiteko eta ingurumen-baimen integratua emateko.

Ikusi dira 2011ko uztailaren 13ko Ebazpena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailarena; otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko Lege Orokorra; uztailaren 1eko 16/2002 Legea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; urtarrilaren 11ko 1/2008 Errege Lege Dekretua, proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Legearen testu bategina onartzen duena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, ingurumen-inpaktua ebaluatzeko araudia onartzen duena; abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena; aplikatu beharreko gainerako araudiak ere aintzat hartu dira, eta, horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Fudike SLk Ibarrako udal-mugartean sustatutako burdina-metalen galdaketako instalazioaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egitea; aldeko adierazpena egitea, hain zuzen ere, ebazpen honen hirugarren idatzi-zatian ezarritako baldintzekin.

Bigarrena.- Fudike SLri (egoitza soziala: Belabieta kalea 5, Apattaerreka industrialdea, Ibarra; IFZ: B20431995) ingurumen-baimen integratua ematea, Ibarrako udal-mugartean burdina-metalen galdaketako instalazio baterako, ebazpen honen hirugarren idatzi-zatian ezarritako baldintzekin.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinaren 2.4 kategorian, «Burdina-metalen galdaketa (eguneko 20 tona baino gehiago)» izenekoan, jasota dago.

Fudike SLren lantegia Apattaerreka industrialdean dago (Belabieta kalea 5), Ibarrako udal-mugartean.

Proiektua honetan datza: altzairu-galdaketako oraingo instalazioak handitzea, horren bidez ekoizpen-ahalmena handitzea lortuz, eguneko 45,45 tona arte. Gaur egun, altzairu-galda ekoizteko ahalmen potentziala eguneko 3.600 tonara iristen da, eta, handitzearen ondoren, eguneko 10.000 tonara gehituko da.

Instalazio berriak orain dauden eraikuntzen barrualdean kokatuko dira, oraingo zolaren gainean, eta, hori dela eta, ez du eskatuko lurzoru gehigarrik okupatzea, ez hondeatzerik egitea ere.

750 kW-ko multzo elektriko batek elikatzen duen oraingo indukzio-labearekin batera (1 tonako ahalmenekoa), lantegiaren handitze-proiektuak 2.500 kW-ko beste multzo elektriko bat instalatzea aurreikusten du, zeinak 4na tonako 2 upeleko multzo induktore bat elikatu ahal izango baitu, modu alternatiboan. Bi unitate fusoreetan, aurretiko zikloiko mahuka-iragazki bat instalatzea aurreikusten da, atzematen diren keak ikuzteko.

Moldaketa kimikoko eta ar-ekoizpeneko oraingo prozesuari eutsiko zaio. Hareazko moldeak egituratzeko honako lehengai hauek erabiltzen ditu prozesu horrek: hareazko moldeak, silizezko hareak, erretxina kimikoak eta katalizatzailea.

Moldaketa kimikoko hareak berreskuratzeko eta berrerabiltzeko instalazio berri bat aurreikusten da, hau da, aurretiko berreskuratze mekanikoko fase bat eta berreskuratze termikoko bigarren fase bat. Sistema berri horren bidez, % 90etik gorako portzentajea lortuko da hareen berrekuratzean eta berrerabiltzean; oraingo berreskuragailuarekin, ordea, % 70-75 lortzen da. Hareak berreskuratzeko instalazio horrek, gainera, zikloi bat eta mahuka-iragazki bat izango ditu, partikula-emisioak atzemateko.

Galdaketako piezen grainailaketa-prozesua, berriz, oraingo granailagailuan egingo da (mahuka-iragazki 1ekoan).

Mazarotak eta isurbideak ezabatzeko galdeketako piezen ebakitzea, arku-airezko artezteko makinaren bitartez egingo da, bai eta ebakitzeko alternatiba teknologiko berri bat erabiliz ere, hau da, multzo pneumatiko batek eragiten duen pistoi zilindriko baten jaurtiketaren bitartez.

Bizar-kentzeko postuek ere hauts industrialak xurgatzeko eta iragazteko kabina batzuk edukiko dituzte, poliesterrezko mahuka iragazleak dituztenak, lantegiaren barrualdera hauts-emisio oso txikiak ziurtatzeko.

Ondoren, instalazioko ekoizpen-prozesu nagusiak deskribatuko ditugu:

Onartzea eta biltegiratzea.

Lehengaiak (txatarrak eta ferroaleazioak) txatartegian biltegiratuko dira. Txatartegi hori lantegi nagusiaren barrualdean dago kokatuta. Lehengai horietako bakoitza identifikatuta eta hormigoizko edo xafla metalikozko hormez bereizita egongo da.

Gainerako lehengai osagarriak (hareak, erretxinak, pinturak, mahukak,...), berriz, bakoitzaren onarpen-biltegietan biltegiratzen dira.

Hareak, harea berriak zein harea berreskuratua (berreskuratze mekanikoa + berreskuratze termikoa), silo metaliko batzuetan biltegiaren dira, lantegiaren kanpoaldean.

Moldaketa kimikoa.

Moldaketa kimikoak, batik bat, honako etapa hauek ditu: osagai guztiak (harea, erretxinak eta katalizatzailea) nahastea; 2 molde-erdi prestatzea; modeloa bereiztea; hareazko moldeen gainazala pintatzea eta lehortzea, molde-erdia batzea eta isurbideak ipintzea. Erabiltzen den moldaketa kimikoa «PEP-SET» motakoa da (prozesu horretan erabiltzen diren erretxina kimikoen izen komertzialari lotuta). Ondoren, prozesua xehetasun handiagoz deskribatzen da:

Osagai guztiak nahastea: harea silo dosifikatzaile batean biltegiratzen da; erretxinak eta katalizatzailea, berriz, bidoi metaliko batzuetan egoten dira. Puntu horietako bakoitzetik, beharrezko kantitatea dosifikatzen da eta harea-nahasgailura bidaltzen da, eta han nahasketa erabat homogeneoa lortzen da.

Molde-erdiak prestatzea: nahasgailuan lortzen den nahasketa hori zurezko kaxa batera iraultzen da, eta haren barruan aldez aurretik ipinita dago lortu behar den piezaren modeloa. Erretxinen eta katalizatzailearen arteko erreakzio kimikoaren bidez, hareazko nahasketa gogortu eta trinkotu egiten da kaxaren barruan, eta hareazko moldea egituratzen da.

Modeloa bereiztea: hareazko moldearen erabateko gogortzea lortzen denean, moldea, alde batetik, eta, kaxa eta modeloa, bestetik, bereizi egiten dira. Multzoa (kaxa + modeloa) berriro erabiliko da, hareazko beste molde batzuk fabrikatzeko.

Gainazalak pintatzea: ondoren, arrak eransten dira beharrezko den hareazko moldeetan; prestatutako molde horren gainean, pinturazko inprimaketa bat egiten da, eta, ondoren, garreztatze bidezko lehorketa.

Molde-erdiak batzea: hareazko 2 moldeak (goiko aldea eta beheko aldea) egiten direnean, hareazko moldearen goiko aldea moldearen beheko aldearen gainean ipintzen da, eta, horretarako, goiko hareazko moldea irauli behar da. Azken eragiketa hori moldaketa kimikoko instalazioan dagoen iraultze-makinan egiten da. Ondoren, 2 kaxa-erdiak grapatu (itxi) egiten dira, eta, horretarako, zigilatzeko kola bat ipintzea da moldeen ukipeneko gainazalen artean.

Inbutuak (isurbideak) ipintzea: molde osoa lortu ondoren (kasu honetan, hareazko moldeak ixten dituzten kaxa metalikorik gabe) altzairu likidozko isurketa sartzeko inbutuak ipintzea baino ez da geratzen; hain zuzen ere, eskuzko eragiketa horrekin amaitzen da prozesua.

Hareazko moldeak biltegiratzea: ondoren, transfer gurdi baten bitartez, hareazko molde osoa moldeak biltegiratzeko gunera bidaltzen da, eta han hareazko moldeak altzairu galdatuarekin betetzen dira.

Argintza.

Argintzako prozesuek, batik bat, honako etapa hauek izaten dituzte: osagai guztiak (harea eta erretxinak) errota batean nahastea; ar-kaxa nahasketa horrekin betetzea; arra polimerizatzea; arra dagokion kaxatik bereiztea; arra pintatzea (hori egoki denean), eta arra lehortzea. Erabiltzen diren erretxinak «PEP-SET» moldaketa kimikoan erabiltzen diren berak dira.

Arra bereiztea: hurrengo pausoa arra eta dagokion ar-kaxa bereiztea da; eragiketa hori, betiere, eskuz egiten da.

Pintatzea eta lehortzea: segidan, ar batzuk pintatze- eta lehortze-prozesu batetik pasarazten dira; pintura garreztatze edo aire-lehorketa bitartez lehortzen da.

Fusioa eta galda.

Fusio-prozesua frekuentzia ertaineko indukzio-labe batzuetan egiten da. Instalazioak 3 upel elikatzen dituen 2 multzo elektriko dauzka. 1. multzoak 1,0 tonako upel bat elikatzen du; 2. multzoak, berriz, 4,0na tonako edukiera duten bi upel elikatu ditzake, modu alternatiboan.

Txatarrak garabi imandun baten bitartez garraiatzen dira, eta txatarrak labeen elikadura-bibradore batean gordailutzen dira. Sistema horren bitartez, labearen elikatze progresiboa lortzen da; fusiorako beharrezko diren gehigarriak (ferroaleazioak, zepa kentzeko gaiak, etab.), berriz, bertan gehitzen dira zuzenean.

Fusioaren ondoren, altzairua koilarara pasatzen da (hura aldez aurretik berotzen da), eta, azkenean, galdara hareazko moldeetan. Horren ondoren, metala solidotu egiten da, eta, ondorioz, nahi den pieza lortzen da.

Desmoldaketa.

Piezen desmoldaketa honetan datza: moldaketako hareak moldearen barruan galdatutako piezatik bereiztean. Eragiketa hori bibrazio bidez egiten da, bahe bibratzaile baten bitartez.

Horrela bereizten diren hareak, berreskuratu egiten dira, eta berriro hondarreztatzeko zirkuituan txertatzen dira.

Hareak berreskuratzea: desmoldaketatik datozen hareak berreskurapeneko 2 etapa jarraitutik pasaratzen dira: lehenengo etapa batean, berreskuratze mekanikoko prozesu batetik pasarazten dira, eta, ondoren, berreskuratze termikoko bigarren etapa batera pasatzen dira (berreskuratzearen portzentajea > % 90), eta, gero, berriro erabiltzen dira, moldeak fabrikatzeko.

Granailatzea.

Piezak granailaketako instalazio batean sartzen dira, non galdatutako piezari erantsita geratu bide diren bizarrak eta harea-hondarrak ezabatzen baitzaizkie, altzairuzko granaila proiektatzeari (jaurtitzeri) esker. Erabat itxita dagoen instalazio bat da, mahuka-iragazkien bidezko aspirazioa daukana. Iragazki horrek jasotzen ditu sortzen diren partikulak eta granaila hautsia.

Ebaketa.

Ebaketaren bidez piezen mazarotak eta isurbideak ezabatzen dira. Ebaketa hori bi metodoren bidez egin daiteke:

● Arku-airezko artezteko makinaren bidez (elektrodoak).

● Kanoi-jaurtiketa bidezko ebaketaren bidez.

Esmerilaketa eta bizar-kentzea.

Eragiketa hau dauden bizarrak kentzeko erabiltzen da. Eragiketa hori esmeril esekien bitartez gauzatzen da; esmerilak hainbat postutan banatzen dira, eta, gainera, makina erradialak eta disko-makinak dauzkate. Postu horiek aspirazio kabinatu eta insonorituak dauzkate esmerilaketako puntuan; haiek partikulak atzematen eta iragazten dituzte, eta zelulosa motako mahuka iragazle batzuetarako bidaltzen dituzte. Lodiak bidoi batean biltzen dira.

Iragazten den airea ez da irteten lantegiaren kanpoaldera, baizik eta lantegiaren barrualdean isurtzen da.

Bidalketak.

Produktu bukatuaren paketatzea egiten da, eta, batik bat, honako material mota hauek erabiltzen dira: zurezko kaxa eta kaiolak, zurezko eta kartoizko paletak.

Fudike SLk honako baliabide energetiko hauek erabiliko ditu bere zentroan: energia elektrikoa, burdina-metalen fusio-prozesurako zein zerbitzu orokorretarako erabilia (kontsumo zenbatetsia: 9.870.000 kwh/urteko); gas naturala, hareen berreskuratze termikorako (desmoldaketa) eta koilaren beroketarako (fusioa) (kontsumo zenbatetsia: 105.600 Nm3urtean), eta gasolioa (erregai hori, batez ere, orga jasotzaileetan eta atzerako hondeagailuetan erabiliko da (urteko kontsumo zenbatetsia: 15.000 litro).

Ur-kontsumo horniketa-sare orokorretik hartuko da, eta urtean 1.863 m3 kontsumituko dira gutxi gorabehera saretik.

Plantatik atmosferara egingo diren emisioak izen hauek dituzten tximiniei dagozkion hiru emisio-gunerekin lotuta daude:

● Fusioko labeen aspirazioa.

● Desmoldaketaren eta berreskuratze mekanikoaren aspirazioa.

● Berreskuratze termikoaren aspirazioa.

Era berean, partikulen emisio lauso batzuk sor litezke honako prozesu hauetan:

● Fusioa: galda moldetan hustea.

● Granailaketa: granailagailu gakoduna eta granailagailu platerduna.

● Ebaketa: arku-aireko kabina.

● Esmerilaketa eta bizar-kentzea: 1. eta 2. kabina esekiak; 1. eta 2. esmerilak/disko-makinak, eta soldadura.

● Moldaketa kimikoa: moldeak pintatzea eta lehortzea.

● Argintza: arrak pintatzea eta lehortzea.

Hondakin-urei dagokienez, fluxu hauek sortuko dira: iturriko ur erabilia, gainazaletako euri-urak (ur garbiak) eta industria-urak (hozte-sistemaren hustuketa). Fluxu horiek industrialeko kolektorera isuriko dira.

Instalazioan sortzen diren hondakin arriskutsu nagusiak, batez ere, fusioko gasen tratamendutik (fusioko hautsa eta mahuka erabilien iragazkiak) eta mantentze-lanetako zerbitzutik (zerbitzu orokorrak) datoz, eta, besteak beste, honako hondakin arriskutsu hauek ekoizten dira: metalezko eta plastikozko ontzikiak; aerosol hutsak, pintaketako postuetako lohiak; xurgatzaileak, ebaketa-likidoa, olio erabiliak; pilak eta hodi fluoreszenteak. Lantegian sortzen diren hondakin ez-arriskutsuak, batik bat, honako hauek izango dira: zura; papera eta kartoia; hiri-hondakinen pareko hondakinak; esmeril-harriak; burdina-metal ferrosoak; hareak, fin eta hautsak, eta zepak.

Eskuragarri dauden teknika onentzat har daitezkeen neurri hauek hartzen ditu barnean, besteak beste, jarduerak:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.- Honako baldintza eta betekizun hauek jartzea Ibarrako udal-mugartean burdina-metalen galdaketako instalazio bat gauzatzeko. Instalazio hori Fudike SLk sustatu du.

A.- Fudike SLk Ingurumen Sailburuordetzari Administrazioarekiko harremanen arduradunari buruz emandako datuen edozein aldaketaren berri emango dio.

B.- Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.8 artikuluak ezartzen duen epea bi urtekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik kontatzen hasita. Horretarako, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko dio, gutxienez hilabete lehenago, noizko aurreikusten den proiektua gauzatzen hastea.

C.- Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita dagoen bezala gauzatuko dira, indarrean dagoen araudia eta ondorengo idatzi-zatietan ezarritakoa betez.

C.1.- Instalazioa egokitzeko baldintza orokorrak.

C.1.1.- Jarduketa-eremua mugatzea.

a) Obrak, bai eta lurzorua okupatzea eragiten duten lan osagarriak ere, proiektuaren lursailaren barruan egingo dira. Ahalik eta gehien murriztuko da obretako makinen eta ibilgailuen zirkulazioa aipatutako mugetatik kanpo.

b) Aipatutako eremu horretatik kanpo halabeharrezko eraginak izanez gero, eragina zuzentzeko eta leheneratzeko neurri egokiak aplikatuko dira.

C.1.2.- Zaratak, dardarak eta haien eraginak gutxitzeko neurriak.

Egokitze-faseak iraun bitartean, beharrezkotzat jotzen diren obra-jardunbide egokiak aplikatu beharko dira, obra-makineriaren mantentze-lan orokorrei eta zarata murrizteari dagokienez.

C.1.3.- Hondakinak kudeatzeko neurriak.

a) Obrek iraun bitartean sortutako hondakinak, hau da, obra-lekuak prestatzeko lanetatik sortzen direnak, bilgarriak, baztertzen diren lehengaiak eta garbiketa-lanetako soberakinak, Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikagarri diren araudi zehatzetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

b) Obran sortutako hondakin guztiak, haien balioztatzea teknikoki eta ekonomikoki bideragarria bada, hondakin-balioztatzaile behar bezala baimendu bati igorri beharko zaizkio. Teknikoki, ekonomikoki edo ingurumen-ikuspegitik balioztatzea bideraezina dela behar bezala ziurtatu ondoren soilik deuseztatu ahal izango dira hondakinak.

c) Zabortegira bidali beharreko hondakinak, hondakinak zabortegietan utzita deuseztatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren eta hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren arabera kudeatuko dira. Hondakin horiek karakterizatu egin beharko dira, 2002ko abenduaren 19an Kontseiluak hartutako 2003/33/EE Erabakiaren arabera, 1999/31/EEE Zuzentarauaren 16. artikuluaren eta II. eranskinari jarraiki hondakinak zabortegietan onartzeko irizpide eta prozedurak ezartzen dituenaren arabera.

d) Hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte hondakin arriskutsuak dauzkaten ontzi edo ontzikiek, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileri eman arte, isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

Aurreko paragrafoan aipatzen diren ontzi edo ontzikiak etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du, eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen arabera.

e) Olio erabilia, berriz, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko da.

Olio erabiliak olioak aldi baterako biltegiratzea, hau da, baimendutako kudeatzaileak biltzen dituen arte, sakonune edo segurtasun-sistema batean gordetako biltegietan egingo da, horrela biltegi nagusia apurtuz edo galduz gero olioa sakabanatzea saihesteko.

f) Hondakinak kudeatzeko araudia bete dadin errazteko, lan guztietan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistemak, langileek sistemak zuzen erabiltzen dituztela ziurtatzeko ardura izango baitute. Bereziki, inolaz ere ez da eragingo kontrolatu gabeko efluenterik erregai eta produktuak biltegiratzean, makineria mantentzeko lanak egitean edo hondakinak erretzean.

Aurrekoaren ildotik, gune espezifiko bat prestatuko da, eta bertan jarriko dira hondakin arriskutsuak (olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak eta abar) aldi baterako gordeko dituzten instalazio estaliak. Gainera, arriskutsuak ez diren hondakinak eta hondakin inerteak biltzeko edukiontzi espezifikoak jarriko dira beste leku batean, aurrekoetatik bereizirik. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari eman arte, edukirik gal ez dadin isurita edo lurrunduta. Era berean, sortutako hondakinak biltzeko gailu estankoak (bidoiak eta abar) jarriko dira obran zehar, eta hondakin horiek izaeraren arabera bereiziko dira, aipatutako puntu garbian aldi baterako biltegiratu aurretik.

g) Obretan sortutako hondakinen ingurumen-jarraipenari buruzko txosten osoa egin beharko da, eta indarrean dagoen legeriak hondakinen kontrolerako, jarraipenerako eta onarpenerako jasotzen dituen agiriak erantsi beharko dira txosten horretan.

C.1.4.- Obraren garbiketa eta akabera.

Obra amaitu ondoren, garbiketa-lan zorrotza egingo da, eta proiektuaren eragina izan duen eremuan obra-soberakin guztiak kenduko dira, erabat garbi utzi arte.

C.1.5.- Obraren amaierako txostena.

Sustatzaileak obraren amaierako txostena bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, obrak egin ahala sortutako gorabeheren berri emango da, eta ebazpen honetan jasotako neurri babesleak eta neurri zuzentzaileak noraino bete diren adieraziko da.

Horrekin batera, eta hala badagokio, proiektua gauzatu bitartean sartutako aldaketak xehetasunez dokumentatu beharko dira, ingurumenean duten eragina kontuan hartuta.

C.2.- Instalazioak funtzionatzeko baldintza orokorrak.

C. 2.1.- Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

C.2.1.1.- Baldintza orokorrak.

Fudike SLren instalazioa atmosferarako emisioei dagokienez ebazpen honetan ezarrita dauden emisioko muga-balioak ez gainditzeko moduan diseinatu, ekipatu, eraiki eta ustiatuko da.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, emisio horien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren, hala badagokio. Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango konfinatuak ez diren emisioak biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez bada, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen bada.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurtzerik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatuko eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei modu eraginkorrean aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

C.2.1.2.- Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Fudike SLren instalazioak atmosferaren babesaren alorrean indarrean dagoen arautegiaren arabera katalogatutako ondorengo foku hauek dauzka:

(Ikus .PDF)

Halaber, emisio lauso batzuk sortzen dira honako prozesu hauetan:

● Fusioa: galda moldetan hustea.

● Granailaketa: granailagailu gakoduna eta granailagailu platerduna.

● Ebaketa: arku-aireko kabina.

● Esmerilaketa eta bizar-kentzea: 1. eta 2. kabina esekiak; 1. eta 2. esmerilak/disko-makinak, eta soldadura.

● Moldaketa kimikoa: moldeak pintatzea eta lehortzea.

● Argintza: arrak pintatzea eta lehortzea.

C.2.1.3.- Emisioko muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurpenek ez dituzte emisioko muga-balio hauek gaindituko:

(Ikus .PDF)

Emisioko muga-balioak honako baldintza hauei dagozkie: 275 K-ko tenperatura eta 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

Neurtutako parametroek ez dituzte emisioko muga-balioak gainditu behar arauzko aldizkako ikuskapenetan (hiru neurketa, bakoitza ordubetekoa gutxienez). Zortzi orduz neurtu beharko da, eta neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, zenbatekoak ez badu muga-balioa % 40tik gora gainditzen. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi horretako tolerantzia global gisa, kasuen % 6n, gehienez onar daitezkeen mailak muga-balioa % 25 gainditzea onartuko da. Tolerantzia horiek gorabehera, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eragin-eremuko immisio-mailek ezin izango dituzte inoiz higiene aldetik onargarriak diren balioak gainditu.

C.2.1.4.- Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniek ez dute ebazpen honen C.2.1.2 idatzi-zatian jasota dagoen gorengo kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri ezarriko dira, industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurre hartzeari eta zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an Industria Ministerioak emandako Agindua betetzearren; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurrez ikusten diren zuloen kokapena eta ezaugarriei dagokienez, laginak hartzeko gunetik fluxuaren noranzkoaren eta kontrako noranzkoaren (L1 eta L2 parametroak) arabera neurketagunea baino lehenago dagoen fluxu gaseosoko edozein perturbaziora arteko tarteek 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean ezartzen denera egokitu beharko dute.

Partikulen emisio lausoak ahalik gehien gutxitzeko, iragazpeneko sistemak edukiko dira honako eragiketa hauetan: granailaketa, ebaketa, esmerilaketa eta bizar-kentzea. Orobat izaten den emisio bakoitza husteko eta arazteko sistema guztien mantentze-lan egokiak egingo dira. Gainera, instalazioak egunero eta astero garbituko dira; kanpoko ateak eta nabea oro har itxi egingo dira, eta igorpen horiek minimizatzeko beste jarduera batzuk ere egingo dira. Aipatutako informazio guztia ebazpen honen E.3 idatzi-zatiko mantentze-lan prebentiboen eskuliburuan jasoko eta erregistratuko da.

C.2.2.- Saneamendu-sare integralerako isurketarako baldintzak.

C.2.2.1.- Isurketen sailkapena, jatorria, gune hartzailea eta kokapena.

(Ikus .PDF)

C.2.2.2.- Gehienezko isurketa-emariak eta -bolumenak.

1.- Isurketa.

(Ikus .PDF)

C.2.2.3.- Isurpeneko muga-balioak.

Isurketak Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren «Kolektorera doazen isurketak arautzeko erregelamenduan» ageri diren mugak eta baldintzak bete beharko ditu, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa eta salbuespenekin.

C.2.3.- Instalazioan sortutako hondakinak behar bezala kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikaziokoak diren arau espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.

Espresuki debekatuta dago sortutako hondakin tipologia desberdinak elkarren artean edo beste hondakin edo efluente batzuekin nahastea, haiek beren jatorritik sakabanatuz eta nahasketa horiek ekiditeko biltze eta biltegiratzeko baliabideak eskuragarri daudenean.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balioztatu egin behar da eta horretarako kudeaketagune baimendu batera eraman behar dira. Kasu honetan soilik ezabatu ahal izango dira hondakinak: behar bezala egiaztatzen bada ez dela bideragarria horiek balioztatzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira, balioztatzeko beste modu material edo energetikoen aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko instalazio baimenduak baldin badaude Euskal Autonomia Erkidegoan, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Hondakinen azken erabilera zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakinen ezaugarriak zehazteko Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakian xedatutakoarekin (hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituena) eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritako jarraibideekin (hondakinak zabortegian bilduz ezabatzea eta betegarriak egikaritzea arautzen duena) bat etorrita.

Instalazioan sortutako hondakinen kopurua, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, eta jardueraren ekoizpen-aldeak eta hondakin-ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartuta kalkulatu da (jardueraren adierazlean adierazita daude). 16/2002 Legearen 10. artikuluan (2.d idatzi-zatian) ezarritakoari kalterik egin gabe, instalazioko aldaketen sailkapenerako, sortutako hondakinen kopurua handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.

Hondakinak biltzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibatuak sor ditzaketen hondakinetarako, hondakinak biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen jarioak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxura daukaten hondakinen kasuan, hondakinek euri-urarekin kontaktuan egotea edo haizeak herrestan eramatea ekidingo da, eta, beharrezkoa izatekotan, estali egingo dira.

Hondakinak desagertu, galdu edo isurtzen baldin badira, jazoera hori berehala jakinarazi beharko zaie bai Ingurumen Sailburuordetzari bai Ibarrako Udalari.

C.2.3.1.- Hondakin arriskutsuak.

a) Sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak.

● 1.- Prozesua: «Gasen tratamendua».

○ 1.- motako hondakina: «Fusioko hautsak».

- Identifikazioa: B20431995/2000019544/1/1.

- Hondakinaren kodea: Q9//D15//S25//C7/18//H14//A231//B0011.

- EHZ: 100207.

- Urtean sortutako kantitatea: 2.000 kg.

Fusioko prozesuan sortzen da. Hondakina big-bagean ontziratzen da, eta, ondoren, barrualdean biltegiratzen. Hondakina lau hilean behin biltzen da.

○ 2.- motako hondakina: «Mahuka-iragazki erabiliak».

- Identifikazioa: B20431995/2000019544/1/2.

- Hondakinaren kodea: Q9//D15//S35//C7/18//H14//A231//B0011.

- EHZ: 150202.

- Urtean sortutako kantitatea: 200 kg.

Gasen tratamenduko prozesuan sortzen da. Hondakina big-bagean ontziratzen da, eta, ondoren, barrualdean biltegiratzen. Hondakina sei hilean behin biltzen da.

● 2.- Prozesua: «Zerbitzu orokorrak».

○ 1.- motako hondakina: «Metalezko ontziki hutsak».

- Identifikazioa: B20431995/2000019544/2/1.

- Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A231//B0019.

- EHZ: 150110.

- Urtean sortutako kantitatea: 500 kg.

Moldaketako eta argintzako prozesuan sortzen da. Hondakina big-bagean ontziratzen da, eta, ondoren, barrualdean biltegiratzen. Hondakina sei hilean behin biltzen da.

○ 2.- motako hondakina: «Plastikozko ontziki hutsak».

- Identifikazioa: B20431995/2000019544/2/2.

- Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A231//B0019.

- EHZ: 150110.

- Urtean sortutako kantitatea: 2.000 kg.

Zerbitzu orokorretako prozesuan sortzen da. Hondakina big-bagean ontziratzen da, eta, ondoren, barrualdean biltegiratzen. Hondakina sei hilean behin biltzen da.

○ 3.- motako hondakina: «Aerosol hutsak».

- Identifikazioa: B20431995/2000019544/2/3.

- Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A231//B0019.

- EHZ: 160504.

- Urtean sortutako kantitatea: 100 kg.

Zerbitzu orokorretako prozesuan sortzen da. Hondakina bidoi batean ontziratzen da, eta, ondoren, barrualdean biltegiratzen. Hondakina aldian behin biltzen da (beharren arabera).

○ 4.- motako hondakina: «Pintaketako postuko lohiak».

- Identifikazioa: B20431995/2000019544/2/4.

- Hondakinaren kodea: Q8//D13//P12//C41//H14//A231//B0019.

- EHZ: 080115.

- Urtean sortutako kantitatea: 200 kg.

Zerbitzu orokorretako prozesuan sortzen da. Hondakina bidoi batean ontziratzen da, eta, ondoren, barrualdean biltegiratzen. Hondakina aldian behin biltzen da (beharren arabera).

○ 5.- motako hondakina: «Xurgatzaileak (trapu zikinduak, sepiolita,...)».

- Identifikazioa: B20431995/2000019544/2/5.

- Hondakinaren kodea: Q5//D15//S34//C41/51//H5//A231//B0019.

- EHZ: 150202.

- Urtean sortutako kantitatea: 100 kg.

Zerbitzu orokorretako prozesuan sortzen da. Hondakina bidoi batean ontziratzen da, eta, ondoren, barrualdean biltegiratzen. Hondakina sei hilean behin biltzen da.

○ 6.- motako hondakina: «Ebaketa-likidoa».

- Identifikazioa: B20431995/2000019544/2/6.

- Hondakinaren kodea: Q7//R13//L9//C51//H5//A231//B0019.

- EHZ: 120109.

- Urtean sortutako kantitatea: 400 kg.

Zerbitzu orokorretako prozesuan sortzen da. Hondakina bidoi batean ontziratzen da, eta, ondoren, barrualdean biltegiratzen. Hondakina sei hilean behin biltzen da.

○ 7.- motako hondakina: «Olio erabiliak».

- Identifikazioa: B20431995/2000019544/2/7.

- Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A231//B0019.

- EHZ: 130111.

- Urtean sortutako kantitatea: 500 kg.

Zerbitzu orokorretako prozesuan sortzen da. Hondakina bidoi batean ontziratzen da, eta, ondoren, barrualdean biltegiratzen. Hondakina sei hilean behin biltzen da.

○ 8.- motako hondakina: «Pilak».

- Identifikazioa: B20431995/2000019544/2/8.

- Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C16//H6//A231//B0019.

- EHZ: 160603.

- Urtean sortutako kantitatea: 400 kg.

Zerbitzu orokorretako prozesuan sortzen da. Hondakina plastikozko poltsatan ontziratzen da, eta, ondoren, barrualdean biltegiratzen. Hondakina aldian behin biltzen da (beharren arabera).

○ 9.- motako hondakina: «Hodi fluoreszenteak».

- Identifikazioa: B20431995/2000019544/2/9.

- Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6//A231//B0019.

- EHZ: 200121.

- Urtean sortutako kantitatea: 30 kg.

Zerbitzu orokorretako prozesuan sortzen da. Hondakina kaxatan ontziratzen da, eta, ondoren, barrualdean biltegiratzen. Hondakina aldian behin biltzen da (beharren arabera).

Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da, eta horiei buruzko informazioa baimena izapidetzerakoan jasotzen da. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran. Hondakina zein motatakoa den eta zein osagai arriskutsu dituen (ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehetasunez jasoa) definitzen dute, bai eta hondakina zein jarduera eta zein prozesuk sortzen duten ere (uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehetasunez jasoa). Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela eta bai Hondakinak Kudeatzeko Erkidegoko Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko II. Esparru Programan (2007-2010) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa organo honek onartu beharko du, eta, aurrez, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, baldin eta ordura arte berreskurapena edo balioztatzea kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balidatzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuen ontziraketarako, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontzi eta ontzikiek itxita egon beharko dute kudeatzaileri eman arte, isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

d) Aurreko idatzi-zatian aipatutako ontzi edo ontzikiek etiketatuta egon behar dute; argi, erraz irakurtzeko moduan, ez ezabatzeko moduan, eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideetan oinarrituta.

e) Hondakin arriskutsuak gehienez 6 hilabetez eduki behar dira biltegiratuta.

f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Fudike SLk onarpen-agirien eta kontrol- eta jarraipen-agirien edo haien baliokidea den agiri ofizialaren artxiboa gutxienez bost urtez erregistratu eta gorde beharko du.

h) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

i) Fudike SLk sortzen duen olio erabilia kudeatu beharko du, industriako olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioen kudeaketari buruzko irailaren 29ko 259/1998 Dekretuarekin bat etorrita.

j) Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, haien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta haien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira. Horrez gain, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan, pila eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoan, ezarritakoa bete beharko dute.

Baimendutako kudeatzailearen onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Eman-izanaren egiaztagiriak gutxienez bost urtez gorde beharko dira.

Edonola ere, idatzi-zati honetako o epigrafean zehaztutako hondakinak sortzearen kontrol-erregistroan, ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakin-kopurua jasoko da.

k) Fudike SLk poliklorobifeniloak (PCB) dituzten edo izan ditzaketen aparatuak dauzkan bitartean, haiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan, polikrorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten aparatuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen horretan, eta hori aldatu zuen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan adierazitako baldintzak bete beharko ditu.

l) Fudike SL Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 (EE) Erregelamenduan zehazturiko substantzia erabiliak bere esku dituen heinean, berreskuratu egingo dira aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez deuseztatzeko, edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze bide tekniko erabiliz, edota birziklatzeko edo birsortzeko xedez, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan nahiz desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

m) Amiantoa daukaten hondakinak hautemanez gero, Fudike SLk amiantoak ingurumenean eragitea prebenitzeko eta eragin hori murrizteko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako betekizunak bete beharko ditu. Halaber, amiantoa daukaten hondakinak kudeatzeko manipulazio-eragiketak amiantoaren eraginpean jartzeko arriskua dakarten lanei aplikagarri zaizkien gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituen martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako betekizunen arabera egingo dira.

n) Fudike SLk urteko adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari sortutako hondakin arriskutsuen jatorria zein den, zein kopuru sortu den, zein erabilera emango zaion eta adierazpenaren xede den ekitaldiaren amaieran aldi baterako biltegiratuta daudenen zerrenda.

o) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagatze-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

p) Idatzi-zati honetako f, g (kudeatzaileak EAEn daudenean), n eta o epigrafeetan aipatutako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidali behar dira, ahal dela, transakzio elektroniko bidez, IKSeeM sistemako entitateen bertsioaren bitartez.

C.2.3.2.- Arriskurik gabeko hondakinak.

a) Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

b) «Hareak» eta «fin eta hautsak» hondakinen kasuan, hondakin horiek gaur egun indarrean dagoen Europako hondakin-zerrendan zeharka islatzen direnez, hondakin ez-arriskutsu gisa hartuak izateko, haien lehen ebaluazioa egin baino lehen karakterizazio bat egin beharko da, eta ebaluazioaren emaitza Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko da proposatutako kudeaketa egokia den egiaztatzeko. Hondakinak arriskutsuak direla erabakiz gero, ebazpen honetako C.2.3.1 idatzi-zatian zehaztutakoa aplikatu beharko da.

c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile baimendu bati.

d) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balioztatzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

e) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Fudike SLk fitxategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo haien baliokidea den agiri ofiziala, nahitaezkoak direnean, bost urtez gutxienez.

f) Horrez gain, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoa betez, baimendutako hondakindegian biltzeko hondakin ez-arriskutsuak lekualdatu aurretik, dagokion jarraipen- eta kontrol-agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

g) Erregistro bat egingo da, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagatze-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

h) Idatzi-zati honetako e, f (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta g epigrafeetan aipatutako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidali behar dira, ahal dela, IKSeeM sistemaren bitartez.

C.2.4.- Lurzoruaren babesaren inguruko baldintzak.

Lurzoruaren egoeraren aurretiazko txostena aurkeztu beharko da, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan (kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituenean) eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean (lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzekoan) ezarritakoa betetzeko, eta txosten horretan adierazitako gomendioak betez, Fudike SLk ebazpen honen E.3 idatzi-zatian bildutako neurriak hartuko ditu (prebentzioari eta ezohiko funtzionamendu kasuetan izan beharreko jarduketari buruzkoak dira), bai eta C.2.3 idatzi-zatian bildutakoak ere (hondakinak biltegiratzeari buruzkoak dira).

Gainera, instalazioa abian jarri ondoren, edozein arrazoirengatik lurzoruak hondeatzea dakarten obrak aurreikusten denean, hondeatu behar diren materialen ezaugarriak zehaztu behar dira, kutsadurarik egonez gero sor litezkeen eraginak prebenitzeko, batetik, eta material horiek behar bezala kudeatzeko bideak zehazteko, bestetik. Karakterizazioaren emaitzak eta aurreikusitako helmuga zehatza Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri behar dira material horiek atera aurretik, lanak onartu ahal izateko. Azterketa eta onarpena, hala badagokio, ebazpen honetako G idatzi-zatian jasotako aldaketa-araubidearen esparruan egingo dira.

C.2.5.- Zarataren inguruko baldintzak.

Fudike SLk beharrezko neurriak hartuko ditu instalazioak kanpoko ingurumenera urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren III. eranskineko B1 taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak ez transmititzeko. Errege Dekretu horren bidez, azaroaren 17ko 37/2003 Legea, zaratari buruzkoa, arau horren IV. eranskineko prozeduren arabera ebaluatutako zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta isuri akustikoei dagokienez garatzen da. Muga-balio horiek ondorengoak dira:

(Ikus .PDF)

Lokal mugakideak egonez gero, lokal horien erabilera kontuan hartuta, instalazioak ezingo du III. eranskineko B2 taulan ezarritako muga-balioak (aipatutako urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren IV. eranskineko prozeduren arabera ebaluatutakoak) baino zarata-maila handiagoa transmititu haietara.

Ezarritako zarata-immisioaren muga-balioak errespetatzen direla joko da, aipatutako IV. eranskinean ezarritako prozeduren arabera ebaluatutako adierazle akustikoen balioek, urtebeteko epean, honako hau betetzen badute:

- Urteko batez bestekoek ez dituzte gainditzen aipatutako III. eranskineko B1 edo B2 taulek ezarritako balioak.

- Eguneroko balioek ez dituzte 3 dB-tan gainditzen aipatutako III. eranskineko B1 edo B2 taulek ezarritako balioak.

- Lkeq, Ti adierazlean neurtutako balioek ez dituzte 5 dB-tan gainditzen aipatutako III. eranskineko B1 edo B2 taulek ezarritako balioak.

Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

D.- Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako idatzi-zati hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

D.1.- Atmosferarako emisioak kontrolatzea.

a) Fudike SLk emisioak kontrolatu behar izango ditu informazio honen arabera:

(Ikus .PDF)

(*) Dioxina eta furanoen kontrola, hasiera batean, instalazioaren lehenengo funtzionamendu-urtean egingo da. Neurketa horretan lortzen diren emaitzen arabera, parametro horri buruzko aldizkako kontrol bat ezarri ahal izango da.

b) Aurreko idatzi-zatian adierazitako neurketa guztiak kontrol-organo baimendu batek (OCA) egingo ditu (hiru neurketa, bakoitza ordubetekoa gutxienez, zortzi orduz neurtuta). Neurketa horiek zein aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan ezarritakora egokitu beharko dira.

c) Arestian eskatutako parametro guztien neurketen BKE txostenak bidaliko dira.

d) Dokumentazio eguneratuaren bidez, euskarri informatikoko -edo, horrelakorik ezean, paper euskarriko- erregistro bat egingo da, 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezartzen den edukia jasotzeko (urtarrilaren 28ko 100/2011 E.D., atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta katalogo hori aplikatzeko oinarrizko xedapenak ezartzen dituena). Erregistro horretan, Ingurumen Sailburuordetzak emandako «IPPC instalazioek Atmosfera Kutsa dezaketen isurien Erregistro-liburua lortzeko instrukzio teknikoa» agirian ezarritako prozedura, edukiak eta formatuak betez egiten diren neurketa, gorabehera, kontrol eta ikuskapenen emaitzak jasoko dira. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatzen badute, eskuragarri izango dute gutxienez 10 urtez.

D.2.- Zarataren kontrola.

a) Jarduera egiten den lursailaren kanpoaldean neurketak eginez, Lkeq, Ti indize akustikoaren ebaluazioa egingo da hiru urtean behin, zarata kanpoaldera transmititzeko arriskurik handiena dagoen aldean.

b) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak entsegu-laborategiek egin beharko dituzte, ENAC erakundeak espazio- eta denbora-laginketarako egiaztatutako akustikaren esparruko laborategiek, hain zuzen ere. Dena den, ingurumen-organoak zaindu beharko du ebaluazioak egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek landutako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

d) Sustatzaileak neurketen proposamen zehatza egin beharko du, eta proposamen horren barruan ebaluazio-metodoak modu xehatuan adierazi beharko ditu, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren IV. eranskinean ezarritako prozedurei jarraituz (zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta isuri akustikoei dagokienez garatzen du legea). Proposamena ebazpen honen D.5 idatzi-zatiak aipatzen duen ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginari gehituko zaio.

D.3.- Jardueraren adierazleak.

Sustatzaileak jardueraren gaineko parametro adierazle hauen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

D.4.- Emaitzak kontrolatzea eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisien eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ebazpen honen zenbait idatzi-zatitan ezarritakoaren kalterik gabe, bidalketa urtero egingo da, martxoaren 30a baino lehen beti, eta ingurumena zaintzeko programako emaitzekin batera, txosten bat aurkeztuko da. Txosten horretan adieraziko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak kontrolatzeko sistemak ere. Ingurunearen kalitatea eta emaitzen analisia ere adieraziko dira, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, haien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

D.5.- Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bateratua egin beharko du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bilduko dira. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Era berean, dagokion aurrekontua bildu beharko du.

E.- Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.

E.1.- Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei eta martxan jartzeko eta geldiarazteko eragiketei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

E.2.- Jarduera uztea.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea, eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Fudike SLk hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

E.3.- Ezohiko funtzionamendua denean aplikatzeko neurriak eta jardunak.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzioko neurriak eta funtzionamenduko baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo idatzi-zatian aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Besteak beste, hondakin arriskutsuak eta produktu kimikoak eskukatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arrisku handia izan dezaketen gainazal guztiak iragazkaiztuta edukiko dira. Zolak diseinatzean, kontuan hartuko dira drainatzeko eta efluenteak biltzeko gailuak, ingurunean kutsatzaileak sakabanatzeko bideak saihesteko.

b) Biltegiratzeko tokia.

Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

Hauts-produktuak gordetzeko, iragazkiak dituzten silo itxiak egongo dira.

Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

c) Instalazioen prebentzioko mantentze-lanak.

Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura saihesteko; era berean, ezarritako neurrien jardun egokia bermatu beharko da. Isuri-ihesak daudenean lurzorua (eta dagokionean, ura) babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazkaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainezkatzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaintzeko eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.

Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak, zaintzeko eta kontrolatzeko programa bat eduki beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulen egoera, presioa arintzeko sistemaren egoera, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskatzeak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua (eta dagokionean, ura) kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosferaren eta ingurune urtarraren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, eta abar) eta zaintza eta kontrolerako sistemen egoera ona bermatzeko neurriak gehituko dira.

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

e) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura, husteko prozesuan ingurumenean eragin negatiboa izan dezaketen produktuen jarioak sakabanatu ez daitezen.

f) Gorabeheraren bat gertatuz gero, jarduteko modua:

Jardun-protokolo bat eduki behar da eskura, ingurunean eragin negatibo garrantzitsuak eragin ditzaketen gorabeheren edo ezohiko jardunen aurrean erabiltzekoa. Protokoloak, gutxienez, honako gai hauek argi eta garbi zehaztu behar ditu gerta daitekeen ustezko gorabehera edo ezohiko jardun bakoitzarentzat:

- Jarraitu beharreko jardunak, hurrengo idatzi-zatian zehazten den jakinarazpena agintariei egitea barne.

- Jardunen segida.

- Jardun bakoitzaren arduraduna(k).

Istripuz isurketarik gertatuko balitz, isurketa berehala geldiaraziko da.

Larrialdi-egoera sortzen denean berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

g) Gorabehera gertatuz gero agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaera baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari (betiere, zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren). Jakinarazpenean, gutxienez, honako alderdi hauek adierazi beharko dira:

- Gertakari mota.

- Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehatz daitezkeenak).

- Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

- Sortutako ondorioak.

- Hala badagokio, epe laburrera aurreikusitako jardunak.

Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS DEIAKi eta udalari jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, datu hauek agertuko dira:

- Gertakari mota.

- Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

- Iraupena.

- Ustekabeko isurketa izanez gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina jaso beharko dira, eraginaren analisia barne.

- Mugak gaindituz gero, emisioei buruzko datuak.

- Eragindako kalteen kalkulua.

- Hartutako neurri zuzentzaileak.

- Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

- Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

Horrez gain, instalazioaren etengabeko prozesu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako mantentze-lanak barne, gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari sustatzaileak.

h) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

i) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

F.- Fudike SLk atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuak jakinaraziko dizkio urtero Ingurumen Sailburuordetzari, EPRTREuskadi Poluitzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egin eta eguneratuta edukitzeko, E-PRTR Inbentarioko emisioei eta ingurumen-baimen integratuei buruzko informazio-hornikuntza arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

Informazio hori osatzen duten datuak ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dira, Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-eeM Sistemako erakundeentzako bertsioaren bitartez (www.eper-euskadi.net web orrian eskuragarri): Ingurumen-Informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistroetara (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Era berean, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukaketak Ingurumenari buruzko Adierazpen horren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori publikoa izango da, eta uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenak beteko ditu. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G.- Instalazioa aldatzea.

Ingurumen-baimen integratu honen mendeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-araubidearekin. Hori horrela, beste ingurumen-baimen integratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Era berean, proiektua aldatu edo zabaldu nahi izanez gero, Ingurumen-inpaktuari buruzko Ebaluazioaren Testu Bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da, II. eranskineko 9.k) epigrafearekin bat.

Laugarrena.- Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako hirugarren idatzi-zatiko honako puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla:

C.10.5. Obraren amaierako txostena.

C.2.3.1.f eta C.2.3.2.e. Hondakin arriskutsuen eta hondakin ez-arriskutsuen onarpen-agiriak.

C.3.3.1.o eta C.3.3.2.g. Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen erregistro-eredua.

D.1. Atmosferara egindako isurketen erregistro-eredua.

D.2.d. Zarata kontrolatzeko proposamena.

D.5. Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

E.1. Martxan jartzeko eta geldiarazteko eragiketetako emisio eta hondakinen zenbatespena, eta kudeaketako eta tratamenduko proposamena.

E.3.b. Biltegiratzeko instalazioen egiaztapena.

E.3.c. Prebentzioko mantentze-lanei buruzko eskuliburua.

E.3.d. Mantentze-eragiketak eta gertakariak erregistratzeko eredua.

E.3.e. Kubetak husteko protokoloa.

E.3.f. Gertakarien aurrean jarduteko protokoloa.

E.3.i. Suteen aurkako babes-araudia betetzen dela egiaztatzea.

Era berean, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aurrez aipaturiko ikuskapenaren aurretik, sustatzaileak «as built» proiektua eta teknikari eskudunak alderdi horiek bete direla adieraziz emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari.

Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko, 6 hilabeteko epea ezarri da Ingurumen Sailburuordetzak ingurumen-baimen integratua eraginkorra dela adierazteko emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita. Epe hori luzatu egin ahal izango d,a behar bezala arrazoituz gero eta sustatzaileari aldez aurretik jakinaraziz gero.

Instalazioa ezingo da abiarazi ingurumen-baimen integratua eraginkorra dela adierazi arte. Nolanahi ere, abiarazteko probaldi bat eman ahal izango da, gehienez ere bost hilabeterako, eta, bertan, neurri zuzentzaileak eraginkorrak direla egiaztatu ahal izango da, besteak beste. Aldi horretan, ebazpen honetako D.1 idatzi-zatian ezarritako neurketak egingo dira, bai eta potentzia akustikoak neurtzeko kanpaina bat ere. Aurreko neurketa horien emaitzak Ingurumen Sailburuordetzari igorriko zaizkio, lehen aipatutako ikuskapen-bisita horren aurretik. Orobat espero diren immisioen modelizazio bat ere igorriko da (honako maila akustiko hauen ebaluazioa: Lk,d, Lk,e eta Lk,), potentzia akustikoen neurketa-kanpainetan lortzen diren zarata-foku bakoitzeko emisioen datu errealetatik abiatuta egingo dena.

Bosgarrena.- Ingurumen-baimen integratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko idatzi-zatian ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumen-baimen integratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Seigarrena.- Edonola ere, Administrazioak bere kabuz aldatu ahal izango du ingurumen-baimen integratua uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Artikulu horiek betetzeaz gain, ebazpen honen baldintzak, ingurumena zaintzeko programan jasotakoak barne, aldatu ahal izango dira, jardueraren sustatzaileak hala eskatuz gero eta betiere behar bezala justifikatzen baldin badira. Ofizioz aldatu ahal izango dira honako egoera hauetan ere:

- Araudi berria indarrean sartzea.

- Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

- Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileak akastunak direla egiaztatzen bada.

Zazpigarrena.- Fudike SLk, ebazpen honen xede den instalazioan titulartasun-eskualdatzerik eginez gero, eskualdatze hori Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko dio, onar dezan.

Zortzigarrena.- Baimen honek balioa galduko du kasu hauetan:

- Ez egiaztatzea, epe barruan, ebazpen honetako laugarren idatzi-zatian ezarritako baldintzak betetzen direla, ingurumen-baimen integratuak ondorioak izateko ezarritakoak, alegia, non eta interesdunak ez duen eskatzen epea luzatzeko, behar bezala justifikatuta.

- Fudike SLren nortasun juridikoa iraungitzea, indarreko arauek aurreikusitako kasuetan.

- Baimena eraginkorra dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Bederatzigarrena.- Ebazpen honen edukiaren berri ematea Fudike SLri, Ibarrako Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Hamargarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamaikagarrena.- Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 26a.

Ingurumeneko sailburuordea,

M.ª ARANZAZU LETURIONDO ARANZAMENDI.


Azterketa dokumentala