Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2011ko urriaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
4934

IRAGARKIA, 1279/10 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen hirugarrenei jakinarazten zaie Eva María Pérez Moran andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela (1279/10 prozedura laburtua), Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2010eko uztailaren 19ko Ebazpenaren aurka; ebazpen horren bidez ezetsi egin zen Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentearen martxoaren 16ko 116/10 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gorako errekurtsoa. 2010eko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez barneko merezimendu-lehiaketarako deialdia egin zen, Administrari Laguntzaile eta Erabiltzaileentzako Arreta kategorietan lanpostuak -hutsak nahiz behin-behineko atxikipena duten langile finkoek betetakoak- behin betiko betetzeko (mugikortasun horizontala).

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertzeko eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 19a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala