Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2011ko urriaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
4933

IRAGARKIA, 256/11 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen hirugarren guztiei jakinarazten zaie Begoña Albizua Madariagak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela (256/11 prozedura laburtua) Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2011ko maiatzaren 9an hartutako Erabakiaren aurka; izan ere, erabaki horrek ezetsi egin zuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 2765/10 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa; 2765/10 Ebazpenaren bidez, onartutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu eta barne-sustapeneko eta txanda libreko behin betiko destinoak esleitu ziren fakultatibo mediko eta teknikarien lanbide-taldean, mediku-kategorian destinoak betetzeko (lanpostu funtzionala: familia-medikua); destinoa: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertzeko eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 14a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala