Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2011ko urriaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Herri-Kontuen Euskal Epaitegia
4924

IRAGARKIA, «Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren bulegoak garbitzeko zerbitzua» kontratatzeko zerbitzu-kontratuari dagokiona (Espedientea: 2011/51).

Kontratuaren xedea: Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren bulegoak garbitzeko zerbitzua kontratatzea.

Erakunde esleitzailea: Herri-Kontuen Euskal Epaitegia, Tomas Zumarraga Dohatsua 69, 01008 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 01 60 00. Faxa: 945 01 60 04.

Esleipen moldea: lehiaketa publikoa.

Tramitazioa: arrunta eta prozedura irekia, irizpide-aniztasunarekin.

Modua: irizpide-aniztasuna. Eskaintzak balio-neurtzeko irizpideak, garrantzi beherakorreko hurrenkeraren eta aitortzen zaien haztapenaren arabera zerrendatuak. Puntuazioa guztira: 100 puntu (a) eta b) hizkiei dagozkien taldeetako haztapenen baturak beti guztira eskuratzen den puntuazioaren pareko izan behar du).

a) Formulak baliatuta modu automatikoan neur daitezkeen irizpideak:

Prezioa: haztapena: 70 puntu.

Multzo honen haztapena guztira: 70 puntu.

b) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideak: bai.

Langile-soberakinak birkolokatzeko proposamena haztapena, 30 puntu.

Multzo honen haztapena guztira: 30 puntu.

- Lizitazioaren gehienezko aurrekontua: 7.500 euro/hileko (BEZ gabe), 97.500 euro/13 hilabete (BEZ gabe).

- Egiteko epea: 13 hilabete, 2011ko abenduaren 1etik 2012ko abenduaren 31 bitartean.

- Luzapena: bai.

- Egiteko epea: Herri-Kontuen Euskal Epaitegia.

- Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea: Informazioa interesatuen eskura Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren egoitzan dago, Gasteizko Tomas Zumarraga Dohatsua, 69 (Araba), eta www.tvcp.org helbidean.

- Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

Proposamenerako eredu-orria: Administrazio-klausula berezien agiriaren eranskin modura ageri dena.

- Aurkezteko epea eta tokia: 15 egun EHAAn argitara ematen denetik aurrera; tokia: Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Erregistroan, Gasteizko Tomas Zumarraga Dohatsua, 69 (Araba), 01008. Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.

- Jendaurreko irekiera: proposamenak jendaurrean irekiko dira horiek aurkezteko epea amaitu eta handik hiru egunen buruan, goizeko 10:00etan, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren egoitzan, Gasteizko Tomas Zumarraga Dohatsua, 69 (Araba), 01008an dagoena.

- Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Lehiatzaileek hiru gutun-azal aurkeztu beharko dituzte «A», «B» eta «C», kontratu honetan buru egiten duten administrazio-klausula berezien agirian eta oinarri teknikoen agirian aurreikusitako edukiarekin.

Kasua balitz, deialdiari buruzko informazioa jasoko duen edota pleguak eskura daitezkeen atari informatikoa edo web orria: www.tvcp.org (kontratariaren profila).

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 27a.

HKEEren idazkari nagusia,

TERESA CRESPO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala