Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2011ko urriaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Eusko Legebiltzarra
4923

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarrerako 48 zerbitzari ultradentsoren horniketa eta instalazioa kontratatzeko (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2011ko irailaren 27ko erabakia) (Espedientea: 06-1000-11).

Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.

Lehiaketaren gehieneko aurrekontua: 300.000 euro, BEZik gabe. BEZa hauxe da: 54.000 euro.

Burutzeko epea: 6 aste.

Agiriak eskuratzea: oinarri teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria eskuratzeko tokiak hauek izango dira:

- Eusko Legebiltzarra, 09:00etatik 14:00ak artean. Legebiltzarraren helbidea hau da: Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 posta-kodea, Vitoria-Gasteiz.

- Eusko Legebiltzarraren web-orrialdean (www.parlamentovasco.euskolegebiltzarra.org) Zerbitzuak>Lizitazioak> Kontratatzailearen profila atalaren barruan.

Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazi bezala.

Eskaintzak aurkezteko epea: 2011ko azaroaren 25era arte; ordutegia, 09:00etatik 14:00ak arte.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean egingo da, eta data eta ordua aldez aurretik jakinaraziko zaizkie lehiatzaileei.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 27a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

ARANTZA QUIROGA CIA.


Azterketa dokumentala