Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2011ko urriaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Kultura Saila
4921

EBAZPENA, 2011ko irailaren 22koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kulturako sailburuaren 2011ko maiatzaren 18ko Agindua.

Kontuan izanda agindu horren 8. artikuluak jasotzen duela aipaturiko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzorde batek ebazpen proposamena egingo duela eta Batzorde horretako kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez emango direla.

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:

Batzordeburua: Mikel Toral López, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Idazkaria: Imanol Arana Ariz (Kultura Saileko teknikaria).

Batzarkideak:

a) Musika-sorkuntza: Maite Aurrekoetxea Viloria; Margarita Lorenzo de Reizabal; Jose Manuel Tife Iparragirre.

b) Musika partituren edizio inprimatuak: Jon Bagües Erriondo; Arturo García Fiel; Jose Manuel Tife Iparragirre.

c) Banakako musika proiektuak: Jon Bagües Erriondo; Irene Larraza Aizpurua; Fran Lasuen Gabilondo. Ordezkoa: Ana López Asensio.

d) Musika-ekimen enpresarialak: Cesar Ibarretxe Azkueta; Irene Larraza Aizpurua; Iñaki Urruzola Arana. Ordezkoa: Ana López Asensio.

Bigarrena.- Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 22a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.


Azterketa dokumentala