Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2011ko urriaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Kultura Saila
4919

EBAZPENA, 2011ko irailaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2011. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzen eskabideei ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion Balorazio Batzordearen batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.

Ikusirik 2011. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuan nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duen Kulturako sailburuaren 2011ko ekainaren 22ko Agindua.

Kontuan izanda aipatu Aginduaren 10. artikuluak alde batetik, aurkezten diren eskabideak aztertzeko, eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko Balorazio Batzorde bat osatuko dela adierazten duela; eta bestetik, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak Kirol Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela aipatu batzordeko kide izateko.

Horiek horrela, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Patxi Mutiloa Aldazabal (Kiroletako zuzendaria).

Batzordekideak:

- Elisabet Altube Bengoa (Kirol Zuzendaritzako arduradun teknikoa).

- Carolina Muro Arroyo (Kirol Zuzendaritzako teknikaria), batzordeko idazkari modura jardungo duena.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 16a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.


Azterketa dokumentala