Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2011ko urriaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
4918

EBAZPENA, 2011ko irailaren 13koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartelak (oinarrizko mailakoak) 223, 224 eta 225 zenbakia duten ikastaroetako ikasleei ematea baimentzen duena.

Ondokoak aztertuta:

1..- Derioko Nekazaritza Eskolak helarazitako dokumentazioa, nekazaritza erabilerako landare osasuneko produktuak aplikatzeko (oinarrizko maila) bertaratutakoen aprobetxamendu maila. Ikastaroa Bizkaiko lorezainei zuzendurik zegoen.

2..- Arkauteko Nekazaritza Eskolak helarazitako dokumentazioa, nekazaritza erabilerako landare osasuneko produktuak aplikatzeko (oinarrizko maila) bertaratutakoen aprobetxamendu maila. Ikastaroa Arabako nekazariei, abeltzainei eta lorezainei zuzendurik zegoen.

Aintzat harturik:

Lehenengoa.- Aipatu den ikastaroko edukiak bat egiten du PRE 2922/2005 Aginduko eranskinean ageri diren programekin.

Bigarrena.- 2005eko irailaren 19ko PRE 2922/2005 Aginduak aldatu zuen Lehendakaritza Ministerioaren 1994ko martxoaren 8ko Aginduan ezarritako baldintzak betetzen dituztela ikusi da.

Hirugarrena.- Landare Osasuna koordinatzen duen Batzorde Teknikoak aldeko proposamena egin duela.

Ikusi da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak 2006ko abuztuaren 21ean eman zuen Aginduaren 3. artikulua (agindu horren bidez, nekazal erabilerako plagizidekin tratamenduak egiteko gaikuntza egiaztatzea araupetu eta ikastaroak antolatu, homologatu eta baliokidetzeko arauak eman dira).

Hala, beraz, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Nekazaritzan aritzeko landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartelak jaulkitzeko agintzea, oinarrizko mailakoak (223, 224 eta 225 zenbakitako ikastaroak) ebazpen honen I., II. eta III. eranskin modura erantzitako zerrendan ageri diren pertsonen alde.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 13a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala