Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2011ko urriaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Justizia eta Herri Administrazio Saila
4916

EBAZPENA, 2011ko irailaren 14koa, Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariarena, Balmasedako barruti judizialaren Zerbitzu Orokor Prozesal Erkidea funtzionamenduan jartzeko eguna ezartzeko dena.

Balmasedako barruti judizialeko Zerbitzu Orokor Prozesal Erkidearen eraketa onartzeko den 2011ko otsailaren 7ko Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren Aginduko Azken Xedapenetako Lehenengoaren arabera, ezartzen da zerbitzu hori funtzionamenduan jarriko dela barruti judizial honen langileek akoplatzeko prozesua bukatzen dutenean.

Akoplatzeko prozedura Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariaren 2011ko irailaren 14ko Ebazpenaren bitartez ebatzi ondoren, honako hau,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Balmasedako barruti judizialaren Zerbitzu Orokor Prozesal Erkidea funtzionamenduan jartzeko eguna 2011ko irailaren 19a ezartzea.

Bigarrena.- Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen. Eta, beraz, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justiziako sailburuordeari, ebazpena Justiziako intraneten argitaratu eta hilabeteko epean.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 14a.

Bulego Judizial eta Fiskaleko zuzendaria,

ROSA GÓMEZ ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala