Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2011ko urriaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Justizia eta Herri Administrazio Saila
4915

AGINDUA, 2011ko uztailaren 27koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Bilboko «Fundación Puerto y Ría de Bilbao / Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioa» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

«Fundación Puerto y Ría de Bilbao / Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioa» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2011ko maiatzaren 13an Justizia eta Herri Administrazio Sailean sartu zen Agustin Bravo Ortega jaunak egindako idatzi bat, «Fundación Puerto y Ría de Bilbao / Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioa» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen zuena. Fundazio hori 2011ko apirilaren 1ean eratu zuten Bilboko Portuko Agintaritzak eta Bilbao, Barakaldo, Erandio, Leioa, Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Zierbanako udalek. Eskabideari espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion.

Bigarrena.- Fundazioa eratzeko eskriturak dioenez, fundazioko kideek eskriturari «Eratze-agiria»-ren izaera ematen diote, eta Getxoko Udalari irekita dago, eta kasu horretan ere eratze-agiriaren izaera izango du baldin eta fundazioan bi urteko epean sartzen bada, agiria ematen de egunetik hasita.

Hirugarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoa bildu zen fundazioaren helburuak zilegi eta guztiontzako onuragarri direla egiaztatzeko, eta 2011ko uztailaren 14an, fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman du.

Laugarrena.- 2011ko uztailaren 22an, dokumentazio osagarria eskatzeko idazkia bidali zitzaion fundazioari, eta eskari hori 2011ko uztailaren 26an bete da.

Bosgarrena.- Bere estatutuetako 3. artikuluan aurreikusitakoa betez, fundazioaren helburua hauxe da: «Proiekzio soziokultural eta aisialdiari lotutako interes orokorreko planak eta jarduerak sustatu eta garatzea, Bilboko portuak garapen ekonomiko, sozial eta kulturalean izan duen eta gaur egun duen garrantzia nolakoa duen hobeto jakiteko eta Ibaizabal ibaiaren ertzetan dauden udalak integratzeko».

Seigarrena.- Estatutuetako 4. eta 5. artikuluek diotenez, fundazioaren egoitza Bilbon dago (Campo Volantin kalea, 37), eta gehienbat Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere jarduerak.

Zazpigarrena.- Hasierako dotazioa 88.894 eurokoa da. Hasiera batean, Bilboko Portuko Agintaritzak 43.558 euro ematen ditu eta gainerakoa ordaintzeko konpromisoa hartzen du, hasieran aurreikusitako 49.000 euroak jarri arte, Getxoko Udalak beharrezko ekarpena eginez fundazioarekin bat egin duen unetik.

Zortzigarrena- Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetan xedatutakoaren arabera.

Bederatzigarrena.- Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hauek izango dira:

(Ikus .PDF)

Guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko baten arabera.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio Fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan, eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4. artikuluan.

Bigarrena.- Horretarako legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa betez. Lege eta erregelamenduzko manuen arabera egin da Fundazioaren eraketa.

Aipatutako arauak eta, oro har, kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak ikusirik

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea, egun honetan eta erregistroa-zenbaki honekin: F-306, Bilboko «Fundación Puerto y Ría de Bilbao / Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioa» erakundearen eraketa, eta bai Patronatuaren hasierako osaera ere. Osaera horren barruko kideak bederatzigarren aurrekarian agertzen dira, eta esan behar da ezen espresuki onartu dituztela beren karguak, betiere, 2011ko apirilaren 1ean, Euskadiko Elkargoko notario Juan Ramón Manzano Malaxechevarriaren aurrean (525 protokolo-zenbakia) emandako eskritura publikoan zehaztapenekin bat etorriz.

Bigarrena.- Fundazio hori, bere helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 3. sekzioan inskribatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2-2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta fundazioari bidaltzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 27a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala