Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2011ko urriaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
4914

1549/2011 EBAZPENA, irailaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, 2008an Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak deitutako hautaketa-prozesuko destino hutsen esleipena argitaratzen da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa izango duten ingeniari teknikoen kategorian (mantentze-lanetako eta instalazioetako erdi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2008ko abenduaren 3ko EHAA, 232. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 4392/2008 Ebazpenaren bidez, hautaketa-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko ingeniari teknikoen kategorian (mantentze-lanetako eta instalazioetako erdi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeetan izango dutenak. Ebazpen hori EHAAn argitaratu zen (2009ko urtarrilaren 20ko EHAA, 13. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 1eko 59/2011 Ebazpenaren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratzen da eta txanda irekiko destino-esleipena ingeniari teknikoen kategorian (mantentze-lanetako eta instalazioetako erdi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izango dutenena (2011ko apirilaren 4ko EHAA, 65. zk.).

Aurreko ebazpenetan lanpostuaz jabetzeko ezarritako epea amaituta, txanda irekiko izangaiei destinoak eskainiko zaizkie, oinarri orokorretako 1.1 eta 16.8 oinarrietan aurreikusten direnak.

Uztailaren 14ko 590/2011 Ebazpenaren bidez, 2008an Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak deitutako hautaketa-prozesuko destino hutsen zerrenda web orrian argitaratu zen, zehazten diren osasun-zerbitzuetan destinoa izango duten erdi-mailako teknikarien lanbide-taldeko ingeniari teknikoen kategoriakoa (mantentze-lanetako eta instalazioetako erdi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala), hain zuzen.

Esandako guztiagatik, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- EHAAn argitaratzeko agintzea, erdi-mailako teknikarien lanbide-taldeko ingeniari teknikoen kategoriako (mantentze-lanetako eta instalazioetako erdi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) destino hutsen esleipena, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izango dutenena, honako eranskin hauen arabera:

I) I. eranskinean, esleitutako destinoen zerrenda.

II) II. eranskinean, fase honetatik baztertutako izangaien zerrenda, baztertzeko arrazoia adierazita.

Bigarrena.- Esleipendunek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, esleipenaren ebazpenak EHAAn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita.

Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:

- NAN, pasaportea edo gidabaimena, edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

- Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

- Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

- Lanpostuaz jabetzeko unean, izangaiek destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoa aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.

Hirugarrena.- Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei gogorarazten zaie epe barruan edo, hala dagokionean, epe luzatuan destinoaz jabetzen ez badira, hautatze-probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Laugarrena.- Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 13a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala