Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2011ko maiatzaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Trenbide Sarea
2855

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren txatarra besterentzeko zerbitzua prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dena.

1.- Entitate kontratatzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren txatarra besterentzea.

b) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

c) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 3 urte, esleipena jakinarazten denetik aurrera.

d) Loteak: ez.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintza ekonomikorik onena, hainbat balorazio-irizpideren arabera.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lehiaketaren gehieneko zenbatekoa: ez dago zenbatekorik.

- Burdina: 250 euro/tonako, gutxienez.

- Kobrea: 4.100 euro/tonako, gutxienez.

- Aluminio: 850 euro/tonako, gutxienez.

5.- Fidantzak: baldintza zehatzen pleguan ezarritakoak.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Idazkaritza Nagusia.

b) Helbidea: Konpostelako Donejakue kalea 12-5, 48003 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2011ko uztailaren 4a.

7.- Kontratistaren berariazko eskakizunak. baldintza zehatzen pleguan ezarritakoak.

8.- Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko uztailaren 11, 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza zehatzen agirian ezarritakoak.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Idazkaritza Nagusia, Konpostelako Done Jakue kalea 12, 5.a, 48003 Bilbao.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

e) Aldaerak: ez.

9.- Bestelako argibideak.

Baldintza teknikoen agirian eta baldintza zehatzen agirian emandakoak.

10.- Iragarkien gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Bilbao, 2011ko maiatzaren 16a.

Idazkari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala