Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2010eko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
5464

IRAGARKIA, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendariak -Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoarekiko arau-hausteak direla-eta irekitako eta beherago zehaztutako zehapen-espedienteen instrukzio-egile den heinean- emandako ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:

1.- 15 egun balioduneko epea dute, ebazpen-proposamen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, organo instrukzio-egilean, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritzari, alegazioak egin eta komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eta informazioak aurkezteko.

2.- Halaber, aipatutako epearen barruan espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituzte, espedientearen zenbakia adieraziz gero.

Horretarako, ondoko helbide honetara jo behar dute: Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio - Bizkaia).

Erandio, 2010eko irailaren 10a.

(Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendari kargua hutsik dagoela, Segurtasuneko sailburuordearen 2010eko apirilaren 16ko Ebazpenak ezarritakoari jarraiki).

Baliabide Tekniko eta Azpiegituren zuzendaria,

JOSEBA BILBAO BILBAO.

Izen-abizenak

Apellidos y nombre Esp. zk.

N.º exp. Lege-haustearen eguna

Fecha infracc. Proposamenaren eguna

Fecha propuesta Proposatu den zigorra

Sancion prop. Hautsitako araua

Art. infringido

Andrés Hernández, Ruben 405x1000821-1 22-12-2009 19-08-2010 Kentzea/

Retirada 25.1

Andrés Hernández, Ruben 405x1000823-1 24-12-2009 19-08-2010 Kentzea/

Retirada 25.1

Zabala Gómez, Jon 405x1001216-6 05-05-2010 30-07-2010 301 euro/Kentzea

301 euros/Retirada 23.a)

Ursu, Soria 405x0802364-7 02-02-2008 21-07-2010 900 euro/Kentzea

900 euros/Retirada 23.a)

Aresti Bilbao, Ignacio 405x0700166-2 22-05-2006 26-07-2010 301 euro/Kentzea

301 euros/Retirada 23.a)


Azterketa dokumentala