Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2010eko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
5463

IRAGARKIA, Juan Vicente Mora Vitoria jaunak eskatuta hasi den 2851/10 zenbakiko espedientean berari egindako errekerimendua jakinarazteko dena. Errekerimendu hori Norberaren Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan azaltzen diren eskubideez baliatzeari buruzkoa da.

2010eko uztailaren 30eko idazkiaren bidez, Juan Vicente Mora Vitoria jaunari eskatu zitzaion berak egindako eskaera bideratzeko beharrezkoa zen dokumentazioa.

Errekerimendu hori ezin izan denez jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Oharrak:

1.- Interesduna Segurtasuneko Sailburuordetzaren Kabinetera (Larrauri Mendotxe Bidea 18. Erandio - Bizkaia) joan daiteke 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Horrela, bere esku izango du eskatutako dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena.

2.- Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epean bertaratu ezean, prozedurarekin aurrera jarraituko da bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena ere emango da.

Erandio, 2010eko irailaren 7a.

(Segurtasun Sailburuordetzako Kabineteko zuzendariaren hutsunearengatik. 2010eko apirilaren 16ko Segurtasuneko sailburuordearen Ebazpena).

Baliabide Tekniko eta Azpiegituren zuzendaria,

JOSEBA BILBAO BILBAO.


Azterketa dokumentala