Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2010eko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
5461

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoarekiko arau-hausteak direla-eta irekitako eta beherago zehaztutako zehapen-espedienteen instrukzio-egileak, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendariak emandako ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:

1.- 15 egun balioduneko epea dute, ebazpen-proposamen hau argitaratu eta biharamunetik hasita, organo instrukzio-egilean, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendaritzari, alegazioak egin eta komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eta informazioak aurkezteko.

2.- Halaber, aipatutako epean espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituzte, espedientearen zenbakia adieraziz gero.

Horretarako, ondoko helbide honetara jo behar dute: Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio-Bizkaia).

Erandio, 2010eko uztailaren 19a.

(Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendari kargua hutsik dagoela, Segurtasuneko sailburuordearen 2010eko apirilaren 16ko Ebazpenak ezarritakoari jarraiki),

Baliabide Tekniko eta Azpiegituren zuzendaria,

JOSEBA BILBAO BILBAO.

Izen-abizenak

Apellidos y Nombre Espediente-zenbakia

Número de expediente Arau-haustearen eguna

Fecha infracción. Proposamenaren eguna

Fecha propuesta Proposatu den zigorra

Sancion propuesta Hautsitako art.

Artículo infringido

Jiménez Garcia, David 405x1000371-3 28-09-2009 09-06-2010 750 euro/

Kentzea

750 euros/

Retirada 25.1

Boumarouan, Moussa 405x1000824-2 10-12-2009 17-06-2010 Kentzea/

Retirada

25.1


Azterketa dokumentala