Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2010eko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
5458

EBAZPENA, 2010eko urriaren 21ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, euskal autonomiari buruzko idazlanetarako «Jesús María Leizaola 2010» sariko Epaimahaiak hartutako erabakia jakinarazten duena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak euskal autonomiari buruzko idazlanetarako «Jesús María Leizaola-2010» sarirako deia egin zuen, 2010eko apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez (maiatzaren 18ko EHAA, 91. zk.). Horrekin bat etorriz, eta Epaimahaiak bildu eta ebazpena eman ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

«Jesús María Leizaola-2010» sariaren Epaimahaiak hartutako erabakia jakinaraztea. Honako hau erabaki du:

1.- «Jesús María Leizaola-2010» saria hutsik uztea.

2.- «Jesús María Leizaola-2010» sariaren akzesita hutsik uztea.

3.- Ebazpen hori interesatuei jakinaraztea.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 21a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.


Azterketa dokumentala