Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2010eko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
5455

EBAZPENA, 2010eko irailaren 28koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak bideratu duen Administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (855/10-2 zenbakiko prozedura arrunta) interesa izan lezaketenak deitzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (855/10-2 zenbakiko prozedura arrunta) Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2010eko apirilaren 19ko (maiatzaren 6ko EHAA, 83. zk) Ebazpenaren kontra aurkeztu da; ebazpen honen bitartez Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten da. Eta, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak epatzen, euren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arkaute, 2010eko irailaren 28a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala