Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2010eko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
5454

EBAZPENA, 2010eko irailaren 22koa, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, zeinen bidez jakinarazten baita Eraldatzen elkarteak uko egin diola Herrizaingoko sailburuaren 2010eko martxoaren 17ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzari. Ebazpen horren bidez, hain zuzen ere, generoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautu eta deitu ziren.

Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariaren 2010eko abuztuaren 18ko Ebazpenaren bidez, generoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautu eta horietarako deialdia egin zen. Ebazpen hori kontuan hartuta, elkarte horri mila bederatziehun eta hamasei euro eta hirurogeita lau zentimoko (916,64) diru-laguntza eman zitzaion, hain justu ere, «Proyecto Piloto en la comarca del Alto Urola» izeneko proiektua egiteko (Espedientea: ASO/50/2010); halaber, bederatziehun eta laurogeita zortzi euro eta hirurogeita hemezortzi zentimoko (988,78) diru-laguntza eman zitzaion «Proyecto de Investigación» izeneko proiektua egiteko (Espedientea: ASO/51/2010).

Espedientean ageri den hartu-agiriaren arabera, ebazpen hori 2010eko abuztuaren 30ean jakinarazi zitzaion erakunde interesdunari.

2010eko irailaren 9an María José Sanz Martínez eta Nilda Susana Gorvein Rubinstein-en idazki bat jaso zen (erregistroko sarrera-zenbakia: 783188, irailaren 14a); hain zuzen ere, Eraldatzen Emakumeen Aldeko Elkartearen izenean eta ordez aurkeztu zuten idazkia, eta bertan uko egiten zitzaien bi proiektu hauei: «Proyecto Piloto en la Comarca del Alto Urola» (ASO/50/2010) eta «Proyecto de Investigación» (ASO/51/2010).

Herrizaingoko sailburuaren 2010eko martxoaren 17ko Aginduaren 10.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (agindu horren bidez, generoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautu eta horietarako deia egiten da) «diru-laguntza eman zaiela jakinarazten duen agiria jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamabost eguneko epean, erakunde eta elkarte onuradunek zehazki eta idatziz honi uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da».

Esandakoaren ondorioz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Eraldatzen Emakumeen Aldeko Elkarteak aurkeztu duen uko-egitea onartzea; hain zuzen ere, generoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautu eta deitu zituen Herrizaingoko sailburuaren 2010eko martxoaren 17ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzari egin zaio uko. 2010eko abuztuaren 18ko Ebazpenaren bidez eman zen diru-laguntza hori, zehazki, bi laguntza eman ziren: bederatziehun eta hamasei euro eta hirurogeita lau zentimo (916,64), elkarteak aurkeztutako «Proyecto Piloto en la comarca del Alto Urola» proiekturako (ASO/50/2010 espedientea), eta bederatziehun eta laurogeita zortzi euro eta hirurogeita hemezortzi zentimo (988,78) elkarteak aurkeztutako «Proyecto de Investigación» proiekturako (ASO/51/2010 espedientea).

Bigarrena.- Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango diote interesdunek Herrizaingoko sailburuari, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluak betez.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 22a.

Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria,

MARIOLA SERRANO ARGÜESO.


Azterketa dokumentala