Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2010eko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
5453

EBAZPENA, 2010eko irailaren 3koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa betetzeke uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Lehendakaritzaren idazkari nagusiak 2010eko uztailaren 13an emandako Ebazpeneko (uztailaren 21eko EHAAren 139. zenbakia) hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkari lanpostua hau: Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritzan, 520010 kodea, 180. dotazioa.

Bigarrena.- Administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lehendakaritzako idazkari nagusiari, jakinerazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengotik, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 3a.

Idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.


Azterketa dokumentala