Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2010eko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun eta Kontsumo Saila
5450

2645/2010 EBAZPENA, urriaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda irekiko destino hutsak esleitzen Dermatologia, Kirurgia eta Benereologiako Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2008ko abenduaren 3ko EHAA, 232. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 4253/2008 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko Dermatologia, Kirurgia eta Benereologiako Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeetan izango dutenak. Ebazpen hori EHAAn argitaratu zen (EHAA 9. zk., 2009ko urtarrilaren 14koa).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ekainaren 9ko 402/2010 Ebazpen bidez, Osakidetzako web orrialdean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu dutenen txanda irekiko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera, hain zuzen ere, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Dermatologia, Kirurgia eta Benereologiako Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian pertsonal estatutario izateko hautatze-probetako oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda.

Hautatze-prozesuan arautzen duten oinarri orokorretako 16. atalean jasotakoaren arabera, destinoak izangaien eskabidearen eta lortutako puntuazioaren ordenaren arabera esleituko dira. Barne sustapeneko ebazpena eta txanda libreko ebazpena bakoitza bere aldetik argitaratu ahal dira.

Halaber, izangaiek hautatze-probetan parte hartzeagatik lortzen dituzten eskubideak galduko dituzte baldin eta aurreko oinarrian ezarritakoaren arabera destinoa behar den epean eta behar bezala eskatzen ez badute, eskatutako destinoen artean bat ere lortzen ez badute, eta oposizio lehiaketan lortutako puntuazioa kontuan hartuta eskaintzen den destinorik eskuratzea ez badagokie.

Esandako guztiagatik, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzea, eta txanda irekiko destino hutsak esleitzea Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Dermatologia, Kirurgia eta Benereologiako Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.

Ebazpen horrek hiru eranskin izango ditu. I. eranskinean esleitutako destinoen zerrenda agertuko da, II. eranskinean behin betiko hautagaien zerrenda (destinoa lortu eta destinorik lortu ez dutenak bereizita), eta III. eranskinean baztertutako izangaien zerrenda, baztertze-arrazoiak adierazita.

Bigarrena.- Destinoa lortu dutenek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, esleipenaren ebazpenak EHAAn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita.

Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal Osasun-zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:

- NAN, pasaportea edo gidabaimena edo, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea izanik, dokumentu baliokidea, eta dokumentu mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan, betiere eskubide hori Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez aitortuta badago.

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

- Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

- Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

Destinoaz jabetzeko unean, destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren dokumentua aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.

Hirugarrena.- Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada kategoria/lanpostu funtzionalean sartzeko betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei gogorarazten zaie epe barruan edo, hala dagokionean, epe luzatuan destinoaz jabetzen ez badira, hautatze-probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Laugarrena.- Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 11.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

I. ERANSKINA / ANEXO I

KATEGORIA: FAK. ESP. DERMA. MEDIKO-KIRURGI. ETA BENEREOLOGIAKO MEDIKUA

CATEGORÍA: FAC. ESP. MEDICO DERMAT. MED. QUIR. Y VENEREOLOGÍA

IREKIA - DESTINOEN ESLEIPENA

ADJUDICACIÓN DE DESTINOS - LIBRE

LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. DERMA. MEDIKO-KIRURGI. ETA BENEREOLOGIAKO MEDIKUA

PUESTO FUNCIONAL: FAC. ESP. MÉDICO DERMAT. MED. QUIR. Y VENEREOLOGÍA

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS DESTINOA

DESTINO HE

PL DERRIG. DATA

FECHA PRECE.

16042393 Díaz Ramón, José Luis Basurtuko Ospitalea Basurtuko Ospitalea 2

Hospital Basurto Hospital Basurto

44551780 Arrue Michelena, Itziar Santiago Ospitalea Santiago Ospitalea 2

Hospital Santiago Hospital Santiago

34084412 Michelena Eceiza, Miren Josune Txagorritxu Ospitalea Txagorritxu Ospitalea 2

Hospital Txagorritxu Hospital Txagorritxu

16056690 Sánchez Diez, Ana Mendaroko Ospitalea Mendaroko Ospitalea 2

Hospital Mendaro Hospital Mendaro

72725199 Martínez de Lagran Álvarez de Arcaya, Zuriñe Santiago Ospitalea Santiago Ospitalea 2

Hospital Santiago Hospital Santiago

44166608 Marquina Iñarrairaegui, Miren Mendaroko Ospitalea Mendaroko Ospitalea 2

Hospital Mendaro Hospital Mendaro

II. ERANSKINA / ANEXO II

BEHIN BETIKO HAUTAGAIEN ZERRENDA

RELACIÓN DE ASPIRANTES DEFINITIVA

KATEGORIA: FAK. ESP. DERMA. MEDIKO-KIRURGI. ETA BENEREOLOGIAKO MEDIKUA

CATEGORÍA: FAC. ESP. MÉDICO DERMAT. MED. QUIR. Y VENEREOLOGÍA

DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN ZERRENDA

RELACIÓN DE ASPIRANTES CON OPCIÓN A DESTINO

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS ESPERIENTZIA

EXPERIENCIA PRESTAKUNTZA

FORMACIÓN EUSKARA

EUSKERA LEHIAKETA

CONCURSO OPOSAKETA

OPOSICIÓN GUZTIRA

TOTAL TXANDA

TURNO

16042393 Diaz Ramón, José Luis 26,4000 20,0000 8,5000 54,9000 84,0000 138,9000 L

44551780 Arrue Michelena, Itziar 9,3000 20,0000 17,0000 46,3000 85,5000 131,8000 L

34084412 Michelena Eceiza, Miren Josune 23,7000 18,3583 17,0000 59,0583 59,5000 118,5583 L

16056690 Sánchez Diez, Ana 21,9000 13,6888 0,0000 35,5888 78,5000 114,0888 L

72725199 Martínez de Lagran Álvarez de Arcaya, Zuriñe 2,4000 20,0000 8,5000 30,9000 82,0000 112,9000 L

44166608 Marquina Iñarrairaegui, Miren 5,7000 20,0000 17,0000 42,7000 60,5000 103,2000 L

L: librea LD: libre desgaitua. / L: Libre LD: Libre discapacitado.

DESTINOA LORTZEN EZ DUTEN HAUTAGAIEN ZERRENDA

RELACIÓN DE ASPIRANTES SIN DESTINO

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS ESPERIENTZIA

EXPERIENCIA PRESTAKUNTZA

FORMACIÓN EUSKARA

EUSKERA LEHIAKETA

CONCURSO OPOSAKETA

OPOSICIÓN GUZTIRA

TOTAL TXANDA

TURNO

72027767 Acebo Mariñas, Elvira 14,1000 20,0000 8,5000 42,6000 60,0000 102,6000 L

15939250 Martínez de Lizarduy Álvarez, Iñigo 25,6500 16,4950 0,0000 42,1450 56,0000 98,1450 L

78897343 Pérez Barrio, Silvia 2,4000 20,0000 8,5000 30,9000 65,5000 96,4000 L

30671341 De Mariscal Polo, Amaia 15,9000 20,0000 0,0000 35,9000 59,5000 95,4000 L

L: librea LD: libre desgaitua. / L: Libre LD: Libre discapacitado.


Azterketa dokumentala