Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2010eko uztailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3541

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko 841/09 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 841/09 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Zaloa Parra Eizagaechebarria.

Abokatua: Lander Ondovilla Otegui.

Prokuradorea.

Demandatua: Evaristo Martins Alves.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan epaia eman da. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Zaloa Parra Eizagaechebarriak aurkeztutako demanda eta, ondorioz, kondenatu egiten dut Evaristo Martins Alves demandatzaileari 865 euro eta interesak ordaintzera.

Alderdi demandatua prozedura honetan sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Jakinaraz bedi epai hau, aditzera emanez apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela epaitegi honetan. Errekurtsoa aurkezteko epea bost egunekoa izango da, epaia jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Errekurtsoaz Probintzia Auzitegia arduratuko da.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatuaz aipatu zenbatekoa; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 4706 0000 00 0841 09 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Evaristo Martins Alves demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4.706000000084109. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da zainpean utzitako diru-zenbatekoa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunarentzako eskuragarri.

Bilbao (Bizkaia), 2010eko maiatzaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala