Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2010eko uztailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
3540

201/2010 DEKRETUA, uztailaren 13koa, RTVEk Euskal Autonomia Erkidegoan duen Aholkularitza Batzordeko kideak izendatzeko dena.

RTVEk Euskal Autonomia Erkidegoan duen Aholkularitza Batzordea arautzen duen abenduaren 4ko 9/1985 Legearen 8. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan ezarritakoarekin bat, Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak 2010eko ekainaren 17an egindako bileran aipatutako batzordeko kide izendatu zituen honako hauek:

José Luis López García jauna

Susana Ciaurriz Goñi andrea

Juan Carlos Cano Aristoy jauna

Alazne Aiestaran Yarza andrea

Arantza Marín Ballesteros andrea

Javier Arteta Aisa jauna

Concha Aretxaga Iturregui andrea

Carlos Gorostiza Orbañanos jauna

Alma Fernández Alonso andrea

Marta Bajo Palacios andrea

Jon Basterra Aldea jauna

José María Olaizola Orbegozo jauna

Aitor Bilbao Aresti jauna

José Fernando Unzueta Sáez jauna

Belén Greaves Badillo andrea.

Aipatutako legearekin bat etorriz, Jaurlaritzaren Kontseiluak izendatu behar ditu RTVEk Euskal Autonomia Erkidegoan duen Aholkularitza Batzordeko kideak.

Ondorioz, Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko uztailaren 13an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak egindako izendapenarekin bat, RTVEk Euskal Autonomia Erkidegoan duen Aholkularitza Batzordeko kide izendatzea honako hauek:

José Luis López García jauna

Susana Ciaurriz Goñi andrea

Juan Carlos Cano Aristoy jauna

Alazne Aiestaran Yarza andrea

Arantza Marín Ballesteros andrea

Javier Arteta Aisa jauna

Concha Aretxaga Iturregui andrea

Carlos Gorostiza Orbañanos jauna

Alma Fernández Alonso andrea

Marta Bajo Palacios andrea

Jon Basterra Aldea jauna

José María Olaizola Orbegozo jauna

Aitor Bilbao Aresti jauna

José Fernando Unzueta Sáez jauna

Belén Greaves Badillo andrea

2. artikulua.- Izendapen horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko uztailaren 13an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


Azterketa dokumentala