Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2009ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
3021

EDIKTUA, 170/08 espedientean bideratutako jakinarazpen-zedularena.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Nik, María Jesús Caño Morenok, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkari naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Transportes Unidos Vasco Navarros SLk eskatuta, 170/08 espedientea bideratu da Pealpacl Internacional SLren aurka, garraio-kontratua ez betetzeagatik. Espediente horretan bi mila eta bederatziko martxoaren hamazortzian laudoa eman zen. Laudo horren epaitzak hau dio hitzez hitz:

LAUDOA

«Aurrekoa ikusita, Garraioko Arbitraje Batzordeak ebatzi egiten du Pealpack Internacional SL sozietateak Transportes Unidos Vasco Navarros SLri honako zenbateko hauek ordaindu behar dizkiola: hiru mila eta berrogeita hamazortzi euro eta laurogeita hamalau zentimo (3.058,94) printzipalenak eta 122,09 euro banku-itzulketen gastuak direla-eta. Halaber, 300 euro ordaindu behar dizkio garraio-kontratua ez betetzeagatik, egindako eta ordaindu gabeko garraioak direla-eta; zenbateko hori behin-behingoz egindako balioespenaren araberakoa da, eta ez da baztertzen aurrerago beste likidazio bat egitea.

Laudo horren aurka deuseztatzeko errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian, jakinarazpen egunetik hasi eta 2 hilabeteko epean. Laudo irmoaren aurka, berriz, berrikuspen-errekurtsoa aurkez daiteke, Epai Irmoetarako Legeria Prozesalean ezarritakoaren arabera. Horren berri alderdiei emateko, idazkariak kopia bidaliko die. Horrela erabaki eta sinatu dugu, hirukoiztuta.»

Eta legeak agindu bezala jakinarazteko, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, egin dut idazkia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua izan dadin.

Bilbao, 2009ko maiatzaren 6a.

Idazkaria,

MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.


Azterketa dokumentala