Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2009ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
3020

EDIKTUA, 87/08 espedientean bideratutako jakinarazpen-zedularena.

Nik, María de Jesús Caño Moreno, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkari naizen aldetik,

Jakinarazten dut: Uriarte Logistica SAk eskatuta, 87/08 espedientea bideratu dela Transportes Eloy Castro SL enpresaren aurka, garraio-kontratua ez betetzeagatik. Espediente horretan bi mila eta zortziko azaroaren hamarrean laudoa eman zen. Laudo horren epaitzak hau dio:

LAUDOA

«Aurrekoari erreparatuta, Garraioko Arbitraje Batzordeak Uriarte Logistica SAk aurkeztutako erreklamazioa gehiengoz baiestea erabaki du, eta ebazten du ezen, Transportes Eloy Castro Castrok bostehun eta laurogei (580) euro ordaindu beharko dizkiola Uriarte Logistica SAri, hain justu ere egindako eta ordaindu gabeko garraioak direla-eta.

Laudo horren aurka deuseztatzeko errekurtsoa aurkez daiteke Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, jakinarazten den egunetik 2 hilabeteko epean. Laudo irmoaren aurka, berriz, berrikuspen-errekurtsoa aurkez daiteke, Epai Irmoetarako Legeria Prozesalean ezarritakoaren arabera. Alderdiei horren berri emateko, idazkariak kopia bidaliko die. Hori horrela erabaki eta hiru ale sinatu ditugu».

Eta legeak agindu bezala jakinarazteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, idazki hau egin dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Bilbao, 2009ko maiatzaren 6a.

Idazkaria,

MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.


Azterketa dokumentala