Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2009ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Gobernuaren Ordezkaritza
3019

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babeserako otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoko arauak haustearen ondoriozko zehapen-ebazpenak jakinarazten dituena.

Herritarren Segurtasunaren Babeserako otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoa hausteagatik Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariak ezarritako zehapen-ebazpenak ezin izan zaizkie jakinarazi interesdunei -ondoren aipatzen da nortzuk diren-. Beraz, jakinarazpen balioa izan dezan, zehapen-ebazpen horiek argitara ematen dira, interesdun guztiek horren berri izan dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan ezarritakoaren arabera (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Horretaz gainera, hau ohartarazten zaie:

Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, horren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Barne ministroari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Errekurtsoa jarriz gero, zentro honi jakinarazi beharko diote.

Zehapen-espedientea Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritzan (Frai Francisco kalea 17, Vitoria-Gasteiz) eskuragarri dago.

09/09 espedientea - Pablo Puebla Martín - Ebazpenaren eguna: 2009-04-15 - Hautsitako artikulua: 23.a) Zehapena: 301 euro eta arma atzematea.

14/09 espedientea- Jayone Maiztegui Samaniego - Ebazpenaren eguna: 2009-03-13 - Hautsitako artikulua: 25.1 - Zehapena: 465 euro eta sustantzia atzematea.

28/09 espedientea- Roberto Conde Diez - Ebazpenaren eguna: 2009-03-31 - Hautsitako artikulua: 25.1 - Zehapena: 345 euro eta sustantzia atzematea.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 27a.

Gobernuaren ordezkaria,

MIKEL CABIECES GARCÍA.


Azterketa dokumentala