Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2009ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Energiaren Euskal Erakundea
3018

IRAGARKIA, energia berriztagarrien arloko proiektu berriei laguntza publikoak emateko 2009ko IDAE-EEE Programari buruzkoa.

2009ko otsailaren 18an Energia Aurrezteko eta Dibertsifikatzeko Institutuak (IDAE) eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) elkarrekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren ondorioz, energia berriztagarrien arloko proiektu berriak sustatzeko laguntza publikoen inguruko programa iragarri zen.

Laguntza publiko hauek inbertsioak sustatzeari begira eratu dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatuko diren alor hauetako egitasmoei emango zaie diru-laguntza:

- Behe-tenperaturako eguzki-energia termikoa.

- Etxeko biomasa termikoa.

- Biomasa + eguzki termikoa instalazio hibridoak.

- Eguzki fotovoltaiko bakartua edo mista eoliko fotovoltaikoa.

- Biogasa lortzeko eta ustiatzeko instalazio txikiak.

- Lurreko biomasa tratatzeko ekipoak.

- Bioerregaietarako hornigailuak.

- Trukaketa geotermikoak.

Programari buruzko oinarriak eskuragarri daude Energiaren Euskal Erakundearen bulegoetan (Bizkaia plaza eraikina, Urkixo zumarkalea, 36. 1. solairua. 48011 Bilbao) eta webgunean (www.eve.es).

Eskabideak aurkezteko lehen eguna iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunean izango da eta 2009ko abenduaren 31n amaituko da. Eskabideak EEEren bulegoetan aurkeztuko dira behar bezala beteta eta dokumentatuta, eta jasoko diren hurrenkeran erantzungo zaie, harik eta programarako dagoen dirua bukatu arte.

Programaren aurrekontu-zuzkidura 940.779 eurokoa da.

Bilbao, 2009ko apirilaren 27a.

Zuzendari nagusia,

JOSÉ IGNACIO HORMAECHE AZUMENDI.


Azterketa dokumentala