Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2009ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3015

IRAGARKIA, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Arabako Lurralde Bulegoko buruarena, Berantevillako udalerrian etxe- eta merkataritza-erabileretarako gas natural kanalizatua banatzeko instalazioaren proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Urriaren 7ko 34/1998 Legean (1998-10-08ko BOE), Gas Erregaien banaketa eta Erabilerari buruzko Araudian, hau da, uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaz onartutakoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legean eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/2006 Legean (1992-11-27ko BOE) aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da instalazioen proiektu hau:

Eskatzailea: Naturgas Energía Distribución SAU.

Helbidea: Bilbao, Pio Baroja kalea 3.

Eskabidearen xedea: Berantevilla udalerrian etxe- eta merkataritza-erabileretarako gas natural kanalizatua banatzea.

Kokalekua: Berantevilla.

Deskripzioa:

- MOP d" 16 bar erako sarea, API 5L Gr. B Ø 2-ko altzairuzkoa (ENE hartunea) eta 20 metrokoa eta 4an (ENE irteerako konexioa), 5 metroko luzera duena.

- Armairuan aireko ERM, 16ko MOP sarrerarekin eta 5 bar-eko MOP irteerarekin. 2.000 m3 (n) orduko eta lineako potentzia (2 linea).

- MPB d" 5 bar eran gasa banatzeko sarea, PE 100 SDR 17,6 hodiarekin, 160tik 110 mm-ra arteko diametro aldakorrekin, bai eta Ø 160 mm 2.200 m, Ø 110 mm 610 m-ekoekin ere. Hodi hauek ere erabiliko ditu: PE 100 SRD 11, diametro hauek dituena: 90 y 63 mm. Eta, baita ere, Ø 90 mm 1.040 m eta Ø 63mm 745 m-koak.

- 159 hartuneak PE Ø 32 mm-ekin egingo dira, guztira 490 m izango direla.

Aurrekontua: 330.011,95 euro.

Orok jakin dezaten ematen da argitara guzti hori; batez ere, proiektuak eragiten dien lurjabeak eta gainontzeko titularrak jakitun jartzeko, hain justu ere, Vitoria-Gasteizko lurralde-bulego honetan, Samaniego kaleko 2.ean, espedientea aztertu ahal dadin eta egoki iritzitako alegazioak leku horretan aurkeztu ahal daitezen (hiru ale), betiere iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik harako hogei eguneko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 30a.

Lurralde Bulegoko burua,

SABIN ZUGADI BARRÓN.


Azterketa dokumentala