Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2009ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Getxoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3009

EDIKTUA, 265/08 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 265/08 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Luis Garcia Diez.

Abokatua: Maria Rotaeche Roson.

Prokuradorea: Maria Teresa Bajo Auz.

Demandatua: Juan Ignacio Nuñez Gutierrez, Jon Gorostiaga Azkueta, Diez Rabanal Inversiones SL, Luis Knoerr Barandiaran, Maria Teresa Gomeza Villa eta Francisco Antonio Ferreira Colmenero.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan 2009-02-02an epaia eman zen eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Luis Garcia Diez alderdi demandatzailearen prozesuko ordezkaritzak aurkeztutako demanda ezetsi dut, Luis Knoerr Barandiaran, Francisco Antonio Ferreira Colmenero, Jon Gorostiaga Azkueta, Juan Ignacio Nuñez Gutierrez, Maria Teresa Gomeza Villa eta Diez Rabanal Inversiones SL erakundearen alderdi demandatukideen aurkakoa; eta ondorioz, demandatukideak euren aurkako eskaera guztietatik absolbitzen ditut. Prozedurako kostuak alderdi demandatzaileari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei. Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke jakinarazten den egunetik aurrera bost eguneko epean, eta Bizkaiko Probintzia Auzitegiak horren berri izango du, PZL-n aurreikusitako moduan.

Horrela, bada, ebazpen honen bidez epaituz, lehen auzialdian honako hau erabaki, agindu eta izenpetu dut.

Juan Ignacio Nuñez Gutierrez eta Diez Rabanal Inversiones SL demandatuen egungo bizilekuak ezezagunak direnez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Getxo, 2009ko apirilaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala