Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2009ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Amurrioko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3006

EDIKTUA, 190/2008 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Amurrioko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Araba).

Judizioa: 190/2008 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Amurrioko Udala.

Abokatua: Samaniego Ruiz de Infante Jesus.

Prokuradorea: Buron.

Demandatua: Jose Antonio Perez Guerra, Iñigo Jose Perez Sarachaga, Maria Begoña Perez Guerra, Maria Mercedes Perez Guerra, Francisco Ladislao Perez Guerra eta Rosina Maria Perez Guerraren jaraunsleak.

Gaia: ohikoa.

Judizio horretan 2009 martxoaren 30ean epaia eman zen eta honakoa da epaitza:

Buron prokuradoreak Amurrioko Udalaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda ezetsi dut, M.ª Mercedes Pérez Guerraren, Rosina M.ª Pérez Guerraren jaraunsleen, M.ª Begoña Pérez Guerraren eta auzi-ihesean den Francisco Ladislao Pérez Guerraren aurkakoa eta de Miguel prokuradoreak ordezkatutako Iñigo José Pérez Saratxagaren aurkakoa; ondorioz, demandatuak demandaren idazkian dauden eskaera guztietatik absolbitzen ditut. Auzialdi honetan sortutako kostuak auzi-jartzaileari ezartzen zaizkio.

Demandatuak diren Maria Begoña Perez Guerra, Maria Mercedes Perez Guerra, Francisco Ladislao Perez Guerra eta Rosina Maria Perez Guerraren jaraunsleen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Amurrio (Araba), 2009ko apirilaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala