Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2009ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
3003

EBAZPENA, 2009ko apirilaren 30ekoa, Osasun sailburuordearena, osasunaren alorrean irabazi-asmorik gabeko elkarteei diru-laguntzak ematen dizkiena. Horretarako ezinbesteko baldintza izango da, batetik, egoitza ofiziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea eta, bestetik, jarduerak hezkuntza sanitarioarekin zerikusia izatea eta biztanleriari oro har edo populazio-kolektibo jakin batzuei zuzenduta egotea.

Osasun sailburuaren 2008ko abenduaren 9ko 7149 Aginduak, osasunaren alorrean irabazi-asmorik gabeko elkarteei diru-laguntzak emateko deialdia egiten du. Eta agindu horren arabera ezinbesteko baldintza izango da, batetik, egoitza ofiziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea eta, bestetik, jarduerak hezkuntza sanitarioarekin zerikusia izatea eta biztanleriari oro har edo populazio kolektibo jakin batzuei zuzenduta egotea. Aginduak, halaber, hauxe xedatzen du: aipatutako laguntzak Osasun sailburuordearen ebazpenaren bidez emango dira, Osasun sailburuak horretarako izendatutako Balorazio Batzordeak proposatuta.

Gorago aipatutako batzordea 2009ko apirilaren 22an bildu zen, eta egindako proposamenean oinarrituta honako hau,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Ondoren aipatzen diren elkarteei honako diru-laguntza hauek ematea:

Zenbatekoa (euro)

Cuantía (euros)

AECC - Asoc. española contra el cáncer, junta provincial de Álava 7.000,00

Fedeafes - Federación de Euskadi de familiares y enfermos psíquicos 2.500,00

Asafes - Asoc. alavesa de familiares y personas con enfermedad mental 500,00

AVET - Asoc. vizcaina para enfermos de trombosis 2.000,00

Zubietxe - Asoc. para la incorporación social de personas en riesgo o situación de exclusión. 5.100,00

AECC - Asoc. española contra el cáncer, junta provincial de Bizkaia 27.000,00

Susterra - Asoc. para la promoción humana y desarrollo comunitario 5.100,00

Bagabiltza Fundación 3.700,00

Nagusiak Martxan 1.500,00

Caritas diocesanas de Bilbao 9.000,00

Zargazte - Asoc. para la promoción cultural, educativa y asistencial para el barrio de Rontegi 3.100,00

Gaitasuna - Asociación educativa 2.000,00

Chanelamos Adikerar - Asoc. de mujeres gitanas del País Vasco 3.500,00

Apside - Asociación de psicopedagogía de Euskadi 2.000,00

Sortarazi - Asoc. claretiana para el desarrollo humano 8.000,00

Renacer - Asoc. de trasplantados y enfermos hepáticos 1.000,00

Aurrerantz Elkarrekin elkartea 500,00

Atcore - Asoc. enfermos y trasplantados de corazón y pulmón de Euskadi 2.000,00

Ekintza-Aluviz - Asoc. de ayuda a ludópatas de Bizkaia 1.500,00

Ekintza-Dasalud - Asoc. de ayuda a ludópatas de Gipuzkoa 1.500,00

Eufemas - Federación de asociaciones de mastectomizadas del País Vasco 11.000,00

Zimentarri - Asoc. vasca de terapia Gestalt, Centro Aukera 3.500,00

Agipad - Asoc. guipuzcoana de investigación y prevención del abuso de drogas 6.000,00

Bihotz Bizi - Corazón vivo de Gipuzkoa 1.000,00

AECC - Asoc. española contra el cáncer, junta provincial de Gipuzkoa 9.000,00

Alcer Euskadi 5.000,00

Guztira/Total 124.000,00

Bigarrena.- Ondoren aipatzen diren elkarteei laguntzarik ez ematea, aurkeztu dituzten proiektuak ez datozelako bat deialdiaren xedearekin edo jarduerak populazio-kopuru handiagoa hartzen duten beste elkarte batzuek betetzen dituztelako:

Emaberri

Zonas Cardio Fundación

Bizitzen Fundación

Gizakia Fundación

Malen Etxea - Asoc. de mujeres inmigrantes

Asvahe - Asoc. vasca de hemofilia

Hirugarrena.- Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, bere aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Osasun sailburuari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabeteko epearen barruan, 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoa kontuan hartuta, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeran.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 30a.

Osasun sailburuordea,

RAFAEL CERDÁN ARANDIA.


Azterketa dokumentala