Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2009ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2998

AGINDUA, 2009ko apirilaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Barakaldon (Bizkaia) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Liliana Elvira Villalobos Wilches andreak eta Angela Marcela Ospina García andreak Barakaldon (Bizkaia) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena eskatuz abiarazi duten espedientea aztertu dugu.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Ondokoak ikusi ondoren: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena —dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion—; eta gai horretan aplikagarriak diren indarreko gainerako xedapenak ere, honako hau:

EBATZI DUT:

1. artikulua.- 2009-2010 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den haur-eskola pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen da:

Kodea: 48017198.

Izen generikoa: haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Dilyan».

Titularrak: Liliana Elvira Villalobos Wilches eta Angela Marcela Ospina García.

Helbidea: Murrieta 33.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimentzen diren irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.

Ikastetxearen edukiera: 4 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 15 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.

2. artikulua.- Ikastetxeak behar beste irakasle kualifikatu izan beharko ditu, hau da, jarduneko unitate bakoitzak irakasle bat izan beharko du; eta, horretaz gain, indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da irakasleen tituluei eta hizkuntza-eskakizunei dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Arautegia bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.- Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.

Bigarrena.- Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 22a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala