Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2009ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Santurtziko Udala
2995

IRAGARKIA, izendapen askearen sistemaren bitartez alkatetzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdiari eta prozesuaren oinarriei buruzkoa.

2009ko apirilaren 27ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, jarraian azalduko den lanpostua izendapen askearen sistemaren bitartez betetzeko prozesuaren deialdia eta oinarriak argitaratu ziren. Lanpostua:

Lanpostuaren izena: Alkatetzako zuzendaria.

Lanpostu-mailako osagarriaren maila: 29.

Berariazko osagarria: 28.402,00 euro.

Kokapena: Santurtziko Udaleko Alkatetza Arloa (udaletxea).

Lanpostuan aritzeko betekizunak:

a) Euskadiko Toki Administrazioko eta Administrazio Publikoetako karrerako funtzionarioa izatea eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea. Era berean, lehiaketan parte hartu ahal izango dute, prozedura honen bitartez berriro ere zerbitzu aktiboan sartuta, nahitaezko eszedentzian daudenek, beste Administrazio Publiko batzuetan zerbitzuan daudenek eta beren eginkizunez gabetuta edo borondatezko eszedentzian daudenek, betiere horretarako ezarritako denbora bete badute.

b) A1 sailkapen-azpitaldekoa izatea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren hirugarren xedapen iragankorrari loturik 76. artikuluan adierazitakoak kontuan hartuta.

c) Administrazio Orokorreko edo Bereziko eskalako azpieskala teknikokoa izatea, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretuaren 167. artikuluan (edo baliokideetan) azaldutakoaren arabera.

d) Sailkapen-azpitaldeari dagokion titulua izatea edo berau eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.

Eskabideak aurkezteko epea 15 astegunekoa izango da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Horixe azaldu nahi izan da jendaurrean, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 47. artikuluan azaldutakoaren arabera.

Santurtzi, 2009ko apirilaren 28a.

Alkate-Udalburua,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU.


Azterketa dokumentala