Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2009ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Donostia-San Sebastiángo Udala
2994

ERABAKIA, Gobernu Batzarrarena, C2 eta E sailkapen azpitaldeetako funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak betetzeko lehiaketa espezifikorako deia egiteko dena.

Gobernu Batzarrak, 2009ko otsailaren 13an eta apirilaren 3an, honako erabakia hartu zuen:

ERABAKIA

Lehenengoa.- Lehiaketa espezifikorako deia egitea, C2 eta E sailkapen azpitaldeetako funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak betetzeko:

Urak Ustiatzeko eta Saneamenduko Zerbitzua

Ponpaketa eta Klorazio lantaldea

487- Talde-burua (Ponpaketa eta Klorazioa).

Barneko Ur Instalakuntzetako lantaldea

505 - Barneko ur instalakuntzen arduraduna.

490 - Talde-burua (Urak).

Eraikinen Mantentze Zerbitzua

Iturginen lantaldea

494 - Talde-burua (Iturginak).

Igeltseroen Lantaldea

866 - 2. mailako ofiziala (Igeltseroak).

Bide Publikoetako Zerbitzua

809 - Zanga eta aldamioetako ikuskatzailea.

Kale eta Bideetako Lantaldea

503 - Lantalde-arduraduna (Kale-bideak).

Bide Garbikuntza eta Hiriko Hondakin Solidoak Kudeatzeko Zerbitzua

878 - Bide garbikuntza eta hiriko hondakin solidoak kudeatzeko koordinatzailea.

804- Kontraten zaintzailea (Bide Garbikuntza).

Zerbitzu Berezietako Bulegoa

337 - Zerbitzu berezietako arduraduna.

Barne Zerbitzu Orokorren Bulegoa

375 - Easo eraikinaren arduraduna.

Deialdi honetako Oinarri Partikularrak, II. eta III. eranskinak 2009ko martxoaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 46. zenbakian, argitaratu ziren, eta 2009ko apirilaren 17koan, 70. zenbakian, I. eranskin berria argitaratu zen, aurrekoa indarrik gabe geratzen delarik; Oinarri Orokorrak, berriz, 2007ko maiatzaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 91. zenbakian, argitaratuak daude.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Donostia-San Sebastián, 2009ko maiatzaren 7a.

Giza Baliabideetako ordezkaria,

ALICIA GONZÁLEZ ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala