Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2009ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
2992

EBAZPENA, 2009ko apirilaren 2koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Olga Fotinopulos Basurco andrea unibertsitateko irakasle titularra izendatzeko dena (jakintza arloa: «Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea»). Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2008ko abenduaren 19ko ebazpenaren bidez egin zen (2009-01-14ko EBO eta 2009-01-21eko EHAA).

2008ko abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez (2009-01-14ko EBO eta 2009-01-21eko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 8. oinarria, 1. eta 2. atalak), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea ebazpen du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko EBO), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Olga Fotinopulos Basurco andrea, 72464394-L NAN zenbakiduna, unibertsitateko irakasle titularra izendatzea (jakintza arloa: «Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea», kodea: TUC8/1-D00123-10, saila: «Enpresa Zuzenbidea», ikastegia: Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola (Gasteiz), hizkuntza eskakizuna: elebiduna (euskara-gaztelania), arduraldia: osoa).

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian hilabete biko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa; 107. artikulua eta hurrengoak).

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Leioa, 2009ko apirilaren 2a.

Errektorea,

Eginkizunak eskuordetuta (2009-01-26ko Ebazpena, 2009-02-24ko EHAA).

Irakasleen errektoreordea,

JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.


Azterketa dokumentala