Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2009ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
2991

871/2009 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Bizkaiko Barrualdeko Osasun Eskualdeko zuzendari gerentearena, Pedro de la Maza Santamaría jaunari Bermeoko Lehen Mailako Atentzioko unitateburu funtzioak esleitu izana errebokatzen duena, berak hala eskatuta (Barrualdeko Eskualdea, Bizkaiko Osasun Barrutia).

Bizkaiko Barrualdeko Osasun Eskualdeko zuzendari gerentearen ekainaren 1eko 305/2000 Ebazpenaren bidez esleitu zitzaizkion Pedro de la Maza Santamaría jaunari Bermeoko Lehen Mailako Atentzioko unitateburu funtzioak (Barrualdeko Eskualdea, Bizkaiko Osasun Barrutia).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Gerentzia honek hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Pedro de la Maza Santamaría jaunari esleitutako Bizkaiko Osasun Barrutiko Barrualdea Eskualdeko Bermeoko Lehen Mailako Atentzioko unitateburu funtzioak errebokatzea, berak hala eskatuta.

Bigarrena.- Ebazpen honek 2009ko apirilaren 1etik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.- Interesdunari eta Osasun Laguntzako Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.- Deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoari jarraituz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Amorebieta-Etxano, 2009ko apirilaren 6a.

Bizkaiko Barrualdeko Eskualdeko zuzendari gerentea.

BEGOÑA PÉREZ HUERTA.


Azterketa dokumentala