Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2008ko ekainaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
3614

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 769/2005 ohartarazpen-judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3. zenbakiko Epaitegian 769/05 ohartarazpen-judizioaren prozesua bideratu da, Alberto Rodriguez Nodalek eskatuta, Jose Rodriguez Rivasen aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko; bertan, autoa eman da; hona hemen xedapen-zatia:

1.– Amaitutzat deklaratzen da 3.066,54 euro erreklamatzeko Alberto Rodriguez Nodalek Jose Rodriguez Rivasen aurka sustatutako ohartarazpen-prozesua.

2.– Eskatzen diren postulazio-betekizunak konplituta, hartzekodunak betearazpena abiarazteko idazkia aurkezten duenean erabakiko da betearazpena.

Jose Rodriguez Rivas demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du ebazpenaren aurka, Arabako Probintzia-Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.

Eta Jose Rodriguez Rivas demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta zortziko apirilaren hogeita lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala