Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2008ko maiatzaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Gobernuaren Ordezkaritza
2856

IRAGARKIA, prozedura hasteko erabakia hartu dela jakinaraztekoa.

Segurtasun Pribatuari buruzko uztailaren 30eko 23/1992 Legea hausteagatik, prozedura hasteko erabakia behean agertzen den interesdunari jakinarazten saiatu arren, lortu ez denez, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoari jarraiki jakinarazpen gisa balio dezan, prozedura hasteko erabaki hori argitara ematen da, interesdunak horren berri izan eta jakinarazpentzat har dezan, eta ondokoa adierazten zaio:

Erabaki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hamabost eguneko epea daukazu (abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduko 16. artikulua) idatzizko alegazioak egin, zure defentsarako baliagarriak zaizkizun agiriak edo informazioa aurkeztu, eta, hala behar izanez gero, erabili asmo dituzun baliabideak zehazten dituen froga proposatzeko. Salatutako egintzak indargabetzen dituen alegaziorik egiten ez baduzu, erabaki hau ebazpen-proposamentzat joko da abuztuaren 4ko 1398/1993 EDren 18. eta 19. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako.

Zehapen-espedientea Gobernuak Araban duen Ordezkariordetzan eskura dezakete (Olagibel kalea, 1, Vitoria-Gasteiz).

Esp.		 Erabakiaren helarazpen-data	Zenbatekoa	Hautsitako artikulua

Expte.		F. traslado acuerdo	Importe	Art. infring

33/08	Luis Figueroa López	2008-03-11	3.005,07 euro	23,1/b

		11-03-2008	3.005,07 euros	23.1.b)

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 10a.

Gobernuaren ordezkaria,

PAULINO LUESMA CORREAS.


Azterketa dokumentala