Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2008ko maiatzaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
2853

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren irekitako espedienteetan (behean adierazten dira) Ertzaintzaren zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientea egin zaienei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa adierazten zaie:

1.– Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen eta beraren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasun sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Halaber, espedientea Segurtasun Sailburuordetzaren Kabinetean dago (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea 18), interesdunen eskura.

2.– Isuna ordaintzeko epea:

a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Gorako errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino beranduago amaitzen bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduari buruzko abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44.3, 44.1 eta 44.4 artikuluak).

3.– Ondoko zerrendako edozein banku-kontutan ordaindu ahal izango da isuna. Interesdunaren izen-abizenak eta espediente-zenbakia azalduko dira, eta ordainketa Herrizaingo Sailaren izenean egiten dela adieraziko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu delegatuak.

Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK.

Kontu-zk.: 2095-0631-50-9106590840.

Gipuzkoa Donostia Kutxa-Kutxa.

Kontu-zk.: 2101-0381-00-0011557709.

Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa-Vital Kutxa.

Kontu-zk.: 2097-0178-15-0018315087.

4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

5.– Halaber, 25.1 artikuluan aurreikusitako arau-hausteengatiko zigorrei dagokienez, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25.2 artikuluan eta uztailaren 2ko 1079/1993 Errege Dekretuan (1993ko uztailaren 20ko BOE, 173. zk.) xedatutakoa dela bide, jakinarazten da ezen ezarri den zigorra, ebazpena administrazio-bidean irmo denean, eten ahal izango dela, baimendutako zentro edo zerbitzu batean aztura kentzeko tratamendua hasi edo hasteko asmoa agertuz gero eta aipatu 1079/1993 Errege Dekretuaren gainerako baldintzak betetzen badira. Horretarako, asmo hori adierazi beharko zaio administrazio honi, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean.

Izen-abizenak	Esp.-zk.	Arau-haustearen 	Ebazpenaren 	Zehapena	 Hautsitako art.

		eguna	eguna

Apellidos y nombre	N.º exp.	Fecha 	Fecha 	Sanción	Art. infring.	

		infrac.	resol.

Pardal Tocino, Antonio	405x0702100-3	10-03-2007	04-03-2008	301 euro/Kentzea

				301 euros/Ret.	25.1

Valverde Blanca, Jagoba	405x0702119-4	05-05-2007	29-02-2008	 1.500 euro/Kentzea

				1.500 euros/Ret.	23.i	

Giménez Villota, Ivan	405x0702201-2	10-02-2007	11-03-2008	450 euro/Kentzea

				450 euros/Ret.	25.1	

Gonzalez Hueto, Jonatan	405x0702203-2	18-02-2007	11-03-2008	301 euro/Kentzea

				301 euros/Ret.	25.1	

Yañez del Pozo, Mariano	405x0702232-3	04-03-2007	11-03-2008	301 euro/Kentzea

				301 euros/Ret.	23.a	

Ahabad, Said	405x0702248-8	08-03-2007	11-03-2008	301 euro/Kentzea

				301 euros/Ret.	23.a	

Tellechea Fernandez, Axier	405x0702285-3	22-04-2007	04-03-2008	 Kentzea

				Retirada 	25.1	

Cordon Fernandez, Jose Antonio	405x0702309-4	19-03-2007	 11-03-2008	Kentzea

				Retirada 	25.1	

Elcoroaristizabal Puentes, Unai	405x0702310-4	01-04-2007	 11-03-2008	301 euro/Kentzea

				301 euros/Ret.	25.1	

Gonzalez Mendiola, Aitor	405x0702315-4	17-04-2007	11-03-2008	600 euro/Kentzea

				600 euros/Ret.	23.a	

Alvarez Cristóbal, Janire	405x0702316-4	17-04-2007	11-03-2008	 301 euro/Kentzea

				301 euros/Ret.	25.1	

Zabala Puy, Maria Belen	405x0702325-2	13-03-2007	11-03-2008	301 euro

				301 euros	23.c	

Izen-abizenak	Esp.-zk.	Arau-haustearen 	Ebazpenaren 	Zehapena	 Hautsitako art.

		eguna	eguna

Apellidos y nombre	N.º exp.	Fecha 	Fecha 	Sanción	Art. infring.	

		infrac.	resol.

Blanco Hernandez, Angel	405x0702346-2	06-03-2007	11-03-2008	600 euro/Kentzea

				600 euros/Ret.	23.a	

Silva Jimenez, Ignacio	405x0702407-4	15-04-2007	11-03-2008	301 euro/Kentzea

				301 euros/Ret.	23.a	

Kalas, Mounir	405x0800030-7	24-04-2007	04-03-2008	301 euro/Kentzea

				301 euros/Ret.	25.1	

Akhrouf, Ahmed	405x0800168-7	20-05-2007	11-03-2008	600 euro/Kentzea

				600 euros/Ret.	23.a	

Akhrouf, Ahmed	405x0800169-7	20-05-2007	11-03-2008	Kentzea

				Retirada	25.1	

Manzanares Echevarria, Pedro	405x0800219-1	19-03-2007	11-03-2008	 301 euro/Kentzea

				301 euros/Ret.	23.a	

Olivera Micharet, Alexander	405x0800238-7	13-05-2007	11-03-2008	 Kentzea

				Retirada 	25.1	

Kentzea / Ret.: Atzemandako susbtantzia edota arma kentzea / Retirada del arma o sustancia incautada.

Erandio, 2008ko apirilaren 8a.

Ertzaintzaren zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala