Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2008ko maiatzaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
2852

IRAGARKIA, Aitor González Izaguirre jaunak eskatuta hasi den 1471/08 erreferentzia zenbakiko espedientean berari egindako errekerimendua jakinarazteko dena. Errekerimendu hori Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan azaltzen diren eskubideak betearazteari buruzkoa da.

2008ko martxoaren 10eko idazkiaren bidez Aitor González Izaguirre jaunari, berak egindako eskaera bideratzeko beharrezkoa zen dokumentazioa eskatu zitzaion.

Ebazpena jakinarazi ezin izan denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa bete nahian. Hala ere, honako ohar hauek egiten dira:

1.– Interesatua Segurtasuneko Sailburuordetzaren Kabinetera (Larrauri Mendotxe Bidea, 18. Erandio-Bizkaia) joan daiteke 15 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Horrela, eskuragarri izango du eskatutako dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena.

2.– Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epearen barruan bertaratu ezean, prozedurarekin aurrera jarraituko da bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena ere emango da.

Erandio, 2008ko apirilaren 7a.

Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendaria,

JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.


Azterketa dokumentala